Gaztainen oturuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gaztainen oturuntza, Gaztainen balleta edo puten justa 1501ko urriaren 30ean Vatikanoko Jauregi Apostolikoan ospatu zen orgia izan zen. Antolatzaileak Cesare Borgia eta haren aita Alexandro VI.a aita santua izan ziren. Gertatutakoaren narrazioa aita santuaren idazkaria izan zen Johann Burchardek idatzi zuen, Liber Notarum egunerokoan. Burchard zeremonia maisu izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregi Apostolikoan, Domu Santu Guztien egunaren bezperan, oturuntza handi bat antolatu zen mota askotako janariekin eta edariekin. Behin afaria bukatuta mahai guztiak altxatu ziren eta kortesanen dantzari ekin zitzaion. Horretarako gelan zehar, lurrean, argimutil edo kandelabro batzuk jarri ziren, eta haien artean, lurrean sakabanatuta, gaztain batzuk. Kortesanak, biluzik, lau hanketan, gaztainak ahoarekin jaso behar zituzten. Koreografia bukatuta orgia hasten zen. Horretarako, parte-hartzaileak, apaizak eta beste gonbidatuak, biluzi ziren kortesanekin sexua praktikatzeko. Burchardek azaltzen duen arabera, gizonak aktiboagoak izateko, sari desberdinak eman ziren: zapatak, sonbreiruak, jantziak... Morroiek gizon bakoitzaren orgasmoen kontua zeramaten. Bukaeran Aita santuak aldi gehiagotan eiakulatu zuten hiru gizonei sari bereziak eskaini zizkien, bitxiak eta luxuzko arropak.[1]

Polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikertzaile batzuek Burcharderen narrazioa kritikatu dute. Esaterako Peter de Rooren ustez (1839–1926) gertaera horiek Cesare Borgiaren ekimen bat izan zitekeen baina ez Aita santuarena. Roorrek dio Alexandro VI.ak ez zuela orgia hartan parte hartu; gehiago dio, Alexandro "oso Aitasantu ona izan zen eta moralki gizon zuzena"[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. La leyenda del Banquete de las Castañas, la mayor orgía vaticana. (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).
  2. (Ingelesez) Roo, Peter De. (1924). Material for a history of Pope Alexander VI: his relatives and his time. Desclée, De Brouwer and co. (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]