Gaztelako Kontseilua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Monarkia Hispanikoa 1598an.      Gaztelako Kontseiluak kudeatutako lurraldeak      Aragoiko Kontseiluak kudeatutako lurraldeak      Portugalgo Kontseiluak kudeatutako lurraldeak      Italiako Kontseiluak kudeatutako lurraldeak      Indietako Kontseiluak kudeatutako lurraldeak      Flandriako Kontseiluak kudeatutako lurraldeak

Gaztelako Koroaren Kontseilu Gorena (latinez: Consejo Supremo de la Corona de Castilla; latinez: Sacro Supremo Consilio Castiliae Coronae) Monarkia Hispanikoaren gobernu egituraren bizkarrezurra eta botere gune nagusia zen Aro Modernoan (XVI. mendetik XIX. mendera), polisinodial bezala definitzen dena, hau da, kontseilu anitzekin.

Errege Kontseilu bezala, Gaztelako Kontseilua erresumaren bigarren autoritatea zen, erregea beraren atzetik. Kontseiluaren arketipotzat hartua izan zen eta bere egitura eta antolaketa beste kontseiluek bereak egin zituzten.

Hasiera batean 12 kide zituen, ondorengo estamentu bakoitzetik lau: kleroaren, hirien eta nobleziaren ordezkariak. 1442an nobleziak bere eragina handitu zuen, kide kopurua 60ra igotzen zuen erreforma bat lortuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]