Gaztelako koroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaztelako Koroa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Gaztela koroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaztela (desbideraketa)».

Gaztelako koroa
Corona de Castilla
Corona Castellae

1230 – 1715
Monarkia feudala
Royal Banner of the Crown of Castile (Early Style)-Variant.svg Escudo de la Corona de Castilla.svg
Crown of-Castile 3.PNG
Gaztela eta Leongo erresumen batasuna 1230
Planta Berriko dekretuak 1715
Hiriburuak Gorte ibiltaria. 1561etik aurrera Madril
Hizkuntza(k) Gaztelania, asturleonera, galego, euskara eta mozarabiera
Erlijioa Kristautasuna, Judaismo eta Islam
Aurrekoak
Royal Banner of Leon.svg Leongo Erresuma
Royal Banner of the Kingdom of Castile.svg Gaztelako Erresuma
Ondorengoa
Espainiako Erresuma Bandera de España 1701-1760.svg


Gaztelako Koroa (gaztelaniaz: Corona de Castilla; latinez: Corona Castellae), entitate historiko gisa, 1230an Leongo eta Gaztelako erresumek behin betiko bat egin zutenean sortu zen. Egile batzuentzat, hala ere, bi lurraldeen Gorteek bat egin zutenean hitz egin daiteke Gaztela Koroaz, hamarkada batzuk geroago. 1230ean Fernando III.a Gaztelakoak Leongo errege koroatu zuen bere burua. Bertan, Toledoko Erresuma eta Leongo Erresuma (Galiziakoa barne) sartzen ziren

Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba euskal lurraldeak ere Gaztelako Koroan sartu ziren, XIII. mendearen hasieran konkistatuak izan ondoren. Bizkaiak jaurerri izaten jarraitu zuen; Gipuzkoa eta Araba probintzia bihurtu ziren. Errege-erregina Katolikoen 1492ko konkistaren ondoren, aurreko Granadako Erresumaren izena gorde zuen erresuma jiteko lurralde berria Gaztelako Koroan sartu zuten. Granadari Nafarroako Erresumak jarraitu zion, 1512an konkistatua izan ondoren. Nafarroak erresuma estatusari eutsi zion, baina Gaztelako Koroaren barnean, 1515ean hari atxikia izan ondoren.

XVII. mendearen amaieraz geroztik, Gaztelak galdu egin zuen berezko zituen erakundeen funtzionaltasuna, adibidez, Gaztelako Gorteena: ez ziren biltzen gehiago. Filipe V.a Borboikoaren etorreraz, berretsi egin zen absolutismorako joera, koroan zentratua, eta Gaztelako Koroari, gainera, Aragoiko Koroa atxiki zitzaion, azken horiek (Katalunia barne) gerra galdu ondoren.

Iberiar penintsula XVII-XVIII mendeen artean.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Euskaraz)  Kondaira, http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/mapak. Noiz kontsultatua: 2017-11-21 .


Historia
Espainia
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.