Gaztelako gaztelania

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gaztelaniaren dialektoak Espainian.

Gaztelako gaztelania edo gaztelaniaren iparraldeko dialektoa (gaztelaniaz: dialecto castellano septentrional) gaztelaniaren dialektoa da, iparraldeko Espainian eta Hego Euskal Herrian egiten dutena.[1] Iparraldetik Kantabria eta mendebaldeko Bizkaia[2] eta hegoaldetik Cuenca ditu mugak. Madrilen edo Mantxan iparraldeko dialekto honen ezaugarriak erabiltzen dituzte, baina baita andaluzierarenak ere (nagusia posizio inplosiboan /s/ hizkiaren hasperena).[3]

Ezaugarri linguistikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fonologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • /s/ txistukari gogorra, artikulazio frikari-hobikaria duena. /s/ hau katalanean, okzitanieran, galegoan, iparraldeko Italiako eta hegoaldeko Suitzako hizkuntza galoitaliarretan eta iparraldeko Portugaleko portugesean ere erabiltzen dute. Hegoaldeko Espainian ere agertzen da, Andaluzian izan ezik; /s/ fonema zenbait ahoskera ditu Andaluzian baina oso gutxitan frikari-hobikaria.
  • /θ/ fonema /s/ fonemaren ezberdina da. Txistukarien berrantolaketa hau XVII. mendean gertatu zuen (aditu batzuen ustetan XIV. mendean izan zen)[4] . Fonema adierazteko «z» eta 'e' edo 'i' aurrean «c» hizkiak erabiltzen dute. Hegoaldeko Espainian, Andaluzian izan ezik, eta sardinieran eta venezieran fonema ere badute.
  • /x/ frikari belar ahoskabea da, batzuetan ubular eta oso karrankaria (alemanaren zenbait dialektoen "ch" moduan). Fonema hau Amerikan apenas agertzen da: aldaera belar Mexiko barnealdean, Perun, Argentina eta Uruguai osoan entzungaia da.
  • hiatoaren aurkako joera gogorra, hiatoak diptongo bilakatzen dituena: indoeuropeo > indouropeo > induropeo; héroe > herue ['erwe]; ahora > ahura [a'ura] > ara ['ara], eta abar.
  • tradizioz ohikoa zen y/ll fonologikoki ezberdintzea, yeismo ( <ll> digrafoa <y> moduan ahoskatzea) ezaugarritzat zuten hegoaldeko dialektoetan ez bezala.[5] Egun, iparraldeko Espainian badaude yeistak ez diren hiztunak baina y/ll hizkien ahoskera desagertze prozesuan dago.
  • Gaztelaniaren beste dialektoetan bezala, amaierako -d oso gutxitan ahoskatzen dute: salud > salú [sa'lu], verdad > verdá [ber'δa]. Hala ere, Gaztelan, Kantabrian edo Hego Euskal Herrian, amaierako /d/ askotan [θ] ahoskatzen dute: adibidez verdad > verdaz; Espainiako beste eskualdetan ere horrela ahoskatzen dute, adibidez Madrilen Madrid > Madriz ahoskatzen dute.
  • Gaztelaniaren iparraldeko dialektoen ezaugarri nagusienetariko bat partizipioen -ado(s) atzizkietatik /d/ kentzea da, bi bokalak diptongo bat bihurtuz; hegoaldeko dialektoetan /d/ ere kentzen dute baina ez dago diptongorik.

Azpidialekto batzuetan beste fenomeno linguistiko batzuk gertatzen dira:

  • Yeismo «y» afrikari batekin; hegoaldeko dialektoetan ohikoagoa baden ere.
  • kontsonante eztandakari batekin dagoenean /k/ [θ] ahoskatzea: doctor /doθtór/, acto /aθto/, hizkera formalean agertzen ez dena.
  • /g/ inplosiboa [x] ahoskatzea: digno /díxno/, hizkera formalean agertzen ez dena.
  • <x> grafiaren ahoskeran ezaugarri plosiboen elisioa, /s:/ ahoskatuz: sexo > seso ['ses:o], texto > testo ['testo]. Hala ere ahoskera inplosiboa edo eztandakaria ohikoagoa da, batez ere ikasketa maila handiagoa duten hiztunek. Hauek [k] ahoskatzen dute: sexo ['sekso], taxi ['taksi].
  • Hegoaldeko dialektoetan egiten duten moduan /s/ inplosiboaren hasperena, mosca > mojca, es que > ej que; litekeena da hau Madrilgo gaztelaniaren eragina izatea.
  • Nafarroa Garaian, Errioxan eta inguruko eskualdeetan /ř/ fonemaren asibilazioa.

Gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaztelako gaztelaniaren ezaugarri morfosintaktikorik nabarmenena leismo eta laismoa da. Hiztun laistek le eta les izenordainak zeharkako objektu moduan erabiltzen dituztenean la, las emakumezko formak hautatzen dituzte:
Cógela la cartera, la dices que venga (oker)
Cógele la cartera, le dices que venga (zuzena)

Fenomeno zaharra baden ere ez da inoiz izan gaztelaniaren estandar bat; gainera, laismoa ez da inoiz Gaztelatik atera eta guztiz ezezaguna da Amerikan.

  • Erdi Aroaren ondoren agertutako leismoa, hau da, batez ere gizakientzat "le" objektu zuzen moduan erabiltzea ("lo vi"-ren ordez "le vi" erabiltzea), berriz, preskriptibistek onartzen dute, izan ere, Espainian eta Amerikako zenbait eskualdetatik hedatuta dago. Hala ere, Gaztelan objektuentzat ere dira leistak ("Déjamelo" esatearen ordez "Déjamele" esatea) eta hau preskriptibistek ere ez dute onartzen. Batzuetan loismo ere gertatzen da.
  • "ustedes" esan beharrean, pluraleko bigarren pertsonaren "vosotros" pertsona-izenordain alokutiboa erabiltzen dute. Hau hegoaldeko Espainian ere gertatzen da baina inoiz ez Kanarietan edo Amerikan.

Azpidialekto batzuetan beste fenomeno linguistiko batzuk gertatzen dira:

  • zehaztugabea eta iraganaldi burutua ezberdintzea ("hoy he ido al mercado" / "ayer salí pronto"). Hau ia Espainia osoan gertatzen da.
  • baldintzazko sinplea baino subjuntiboko lehenaldi burutugabea erabiltzea, 'euskal baldintzazkoa' deitua ("Si tuviese/tuviera tiempo, iría" esan beharrean "Si tendría tiempo, iría" esatea). Hau Hego Euskal Herrian, Errioxan, Burgosen, Palentzian eta Kantabria eta Soriako zenbait eskualdetan.
  • agintera plurala baino infinitiboa erabiltzea: (vosotros) Ser buenos y callaros (hizkuntza formalean, Sed buenos y callaos); hau Iberiar Penintsula osoan gertatzen da.
  • Hizkera herrikoian, qué galde-izenordainen aurrean el artikulu maskulinoa jartzea. Adibidez,
¿Has traído el libro?
¿El qué? [zuzena: (¿Qué?)]
El libro.
  • Nafarroa Garaian eta Salamancan, qué galde-izenordainen aurrean "lo" artikulu neutroa jartzea. Adibidez,
¿Has traído el libro?
¿Lo qué? [zuzena: (¿Qué?)]
El libro.

Lexikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelako gaztelaniaren lexikoa, beste aldaerarenak bezala, latindar jatorria du. Gaztelaniaren beste dialektoek bezala zenbait arkaismo ditu, baina ez besteek baino gehiago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Guillermo Hernández García, José Manuel Cabrales Arteaga. (2006). Lengua y Literatura 2. Madril: SGEL-Educación ISBN 84-7143-926-3.
  2. (Gaztelaniaz) Echeverria Isusquiza, I.. (1999). Hábeas de toponimia carranzana. Materiales para el estudio del castellano de Vizcaya. Bilbo: EHU, 16-17 or..
  3. (Gaztelaniaz) Lapesa, Rafael. (2012). Historia de la lengua española. in: Nueva Biblioteca Románica Hispánica. (3. argitaraldia) Madril: Gredos, 418 or..
  4. (Gaztelaniaz) Penny, Ralph. (1993). Gramática histórica del español. Bartzelona: Ariel ISBN 84-344-8265-7.
  5. (Ingelesez) Hualde, José Ignacio. (2005). The sounds of Spanish. Cambridge University Press.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]