Edukira joan

Gaztelu puzgarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaztelu puzgarri
inflatable structure (en) Itzuli eta jokoa

Gaztelu puzgarriak hainbat forma (ez bakarrik gazteluena, ohikoak dira txirristak ere) hartzen duten egitura eramangarriak dira. Olanaz edo bestelako gai sintetiko batez eginiko egiturak dira. Puztean, trinkotasun eta forma espezifikoa hartzen dute, eta, horri esker, pertsonak irristaka eta saltoka ibil daitezke barruan.[1]

Lehen gaztelu puzgarriaren asmakuntza John Scurlock estatubatuarrari egozten zaio. 1959an, Scurlockek ikusi zuen Louisiana estatuan tenis pistetarako estalki puzgarriekin saltoka jostetan aritzen zirela kirol instalazio batzuetako langileak.[2]

Scurlockek fisika gustuko zuen ingeniari mekanikoa zen, eta orduan aitzindari bilakatu gai puzgarrien eraikuntzan (domoak, denda puzgarriak, seinaleak eta segurtasuneko aire-koltxoiak; segurtasunerako pertsonak erreskatatzeko erabiltzen direnak barne). Urte batzuen buruan emaztearekin gazteluak alokatzen hasteko ideia izan zuen, eta 21. mendera arte hala ibiltzen dira enpresak jai eta abarretan gazteluak jolaserako puzten.

Puzteko, hainbat elementu erabil daitezke, hala nola hidrogenoa, helioa edo airea, eta hainbat metodoren bidez sartzen dira egituraren barruan. Oro har, haurrak entretenitzeko erabiltzen dira, baina publizitate-enpresek ere erabiltzen dituzte sustapenerako.

Segurtasun neurriak bete behar izaten dituzte, Europako Batasunekoak Euskal Herrian.[3] Neurriak zuzen ez betez gero, haize bolada indartsuen kasuan gertatu ohi dira batzuetan isripuak gaztelu puzgarriekin.[4] [5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Castillo hinchable» artikulutik itzulia izan da, 2023-11-12 data duen 155263441 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-11-12 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. «EH - Bilaketa - Puzgarri» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
  2. (Ingelesez) Inflatables, Elmbridge. «The history of bouncy castles» Elmbridge Inflatables (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
  3. «UNE-EN 14960-3:2021 Equipos de juego hinchables. Parte 3: Requ...» www.une.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
  4. Erredakzioa, EITB. (2014-10-07). «Hamahiru haur zauritu dira gaztelu puzgarri baten iraulketan Txinan» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
  5. Erredakzioa, EITB. (2017-05-08). «Gironako gaztelu puzgarriak ez zuen Udalaren baimenik» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]