Gaztetasunaren Iturria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Gaztetasunaren Iturria, ustez, bere uretatik edan ala bere uretan murgiltzen den edonor gaztetzen duen iturburua da. Iturri honi buruzko kondairak mundu osoan zehar eta milaka urteren buruan jaso izan dira, Herodotoren idazkietan (K.a. V. mendea), Alexanderren erromantzean (K.o. III. mendea) eta Prester Johnen kontakizunetan (lehen gurutzadak, XI-XII. mendeak).

Antzeko urei buruzko istorioak Karibeko herri indigenetan ere jaso izan dira. Kondairen arabera, XVI. mendean, Juan Ponce de León espainiar esploratzailea eta Puerto Ricoko lehen agintaria izan zena gaur egungo Floridara Gaztetasunaren Iturriaren bila aritu omen zen, bertako indigenek Biminin zegoela eta hartan murgiltzen zen edonor gaztetzen zela aipatu omen zioten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaztetasunaren Iturria Aldatu lotura Wikidatan