Gdańsk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gdańsk
 Polonia
Collage of views of Gdansk.jpg
Gdańskeko bandera

Gdańskeko armarria

Administrazioa
Herrialdea  Polonia
Voivoderria Pomerania
Gdańsk Konderria
Alkatea Paweł Adamowicz
Izen ofiziala Speaker Icon.svg Gdańsk (i · ?)
Alemanez Danzig
Postakodea 80-008 – 80-958, 80-008, 80-958
Geografia
Koordenatuak 54° 22′ 00″ N, 18° 38′ 00″ E / 54.366666666667°N,18.633333333333°E / 54.366666666667; 18.633333333333Koordenatuak: 54° 22′ 00″ N, 18° 38′ 00″ E / 54.366666666667°N,18.633333333333°E / 54.366666666667; 18.633333333333
Gdańsk hemen kokatua: Polonia
Gdańsk
Gdańsk
Gdańsk (Polonia)
Azalera 262 km²
Altuera -1,5 - 180,1 m.
Demografia
Biztanleria 456.967 biztanle (2010[1])
Dentsitatea 1.744,15 bizt/km²
Informazio gehigarria
Konderria Gdańsk
Sorrera X. mendea
Telefono aurrizkia 58
Webgunea http://www.gdansk.pl

Gdańsk[2] (polonieraz: Gdańsk; kaxubieraz: Gduńsk; alemanez: Danzig) Baltikoko itsasaldean kokatutako Poloniako hiria eta, 1999tik Pomeraniako voivoderriko hiriburua. Vistula (Wisła) eta Motława ibaien alboan dago. 456.967 biztanle ditu (2010[1]) eta Sopot eta Gdyniarekin batera, 750.000 biztanle inguruko metropoli eremua osatzen du.

Monumentu ugari ditu, besteak beste, udaletxea, XIV-XV. mendeetakoa, armategi handia, XVII. mendekoa eta Andre Mariaren eliza, XIV-XV. mendeetakoa. Bigarren Mundu Gerraren ondoren eraberritu egin dira gehienak, hiria suntsiturik geratu baitzen. Kultura, jakintza, merkataritza eta industria hiri garrantzitsua da.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Gdansk 1971-2000)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.4 2.1 5.5 10.1 15.6 19.0 21.0 21.3 16.9 12.0 6.0 2.9 11.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.4 -3.0 -0.5 2.7 7.4 11.0 13.3 13.1 9.7 5.8 1.5 -1.6 4.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 24.6 17.9 22.4 29.5 48.9 63.5 66.7 55.8 54.9 47.4 42.0 33.7 507.3
Iturria: [3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi Pomeriana edo Pomereliako dukerriko hiri nagusia izan zen X. mendetik aurrera. Poloniako koroaren esku geratu zen 1295ean, eta 1309. urtean Ordena Teutonikoak hartu zuen bere mendean. 1350ean Hansako hiri bihurtu zen, eta 1454an, germaniarrak egotzi ondoren, Poloniako erregearen agintepeko estatu libre bilakatu zen (1466, Torungo Bakea). Handik aurrera, Baltikoko portu nagusietakoa izan zen. Erreformaren aldera jarri eta gero (1523), Poloniako errege katolikoaren aurka jazarri zen, baina Eztebe Báthory erregeak zapaldu zuen matxinada.

Poloniaren bigarren banaketaren ondoren (Grodnoko hitzarmena, 1793), Danzig Prusiako koroaren eskuetara igaro zen. Frantsesen mendean egon zen 1807-1814 bitartean eta, 1878an, Mendebaldeko Prusiako hiriburu izendatu zuten. Versaillesko hitzarmenaren ondoren (1919), Danzig hiri aske bihurtu zen, Poloniak aduanetako abantaila batzuk mantendu zituen arren. Danzigeko igarobidea deitu zuten lurralde hura (Danzig itsasoarekin lotzen zuena, alegia) Alemania eta Poloniaren arteko liskar ugariren sorburu bihurtu zen.

1933. urtean, Hitlerren aldeko naziak nagusitu ziren Danzigeko dietan eta arazoak areagotu ziren. 1939ko irailean, alemaniar armada Danzigen sartu eta Polonian barneratu zen: Bigarren Mundu Gerraren hasiera izan zen. Aire bonbardaketek (1941-1945) erabat suntsitu zuten ia eta sobietarren osteek hartu zuten 1945ean. Poloniako errepublikako hiria da 1946tik aurrera, Gdańsk izenaz.

1970. urtean, Gdańsken, Sopoten eta Gdynian langileak matxinatu ziren eta errepublikako lehendakari Gomulka kargutik kentzea lortu zuten. 1980an hasitako greben ondorioz, langileek aginte komunista eraistea lortu zuten. Lech Walesa nabarmendu zen borroka horietan langileen buruzagitzan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

     

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gdansken kaxubierazko hiztunak bizi dira.

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gdańsk ondorengo hiriekin senidetuta dago:

 

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b 2010eko biztanleri datuak Stat.gov.pl
  2. Euskaltzaindiaren 157. araua, 1872. or.
  3.   Weather Information for Gdansk, World Meteorological Organization, http://www.worldweather.org/009/c00025.htm. Noiz kontsultatua: uztaila 19, 2012 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gdańsk Aldatu lotura Wikidatan