Gearóid Ó Cairealláin
Itxura
| Gearóid Ó Cairealláin | |||
|---|---|---|---|
1995 - 1998 | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Belfast, 1957 | ||
| Herrialdea | |||
| Lehen hizkuntza | Irlandako gaelera | ||
| Heriotza | Belfast, 2024ko abenduaren 20a (66/67 urte) | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | Irlandako gaelera ingelesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | kazetaria eta language activist (en) | ||
| Enplegatzailea(k) | Conradh na Gaeilge | ||
Gearóid Ó Cairealláin (Belfast, 1957 – ibidem, 2024ko abenduaren 20a) irlandako gaeleraren aldeko ekintzaile izan zen.
Belfasteko St Mary's Christian Brothers' Grammar School-en ikasten ari zela berotu zitzaion gaelerari. Preas an Phobail astekaria sortu zuen, 1984an Lá egunkarian bihurtua. Aisling Ghéar antzerki taldearen, Raidió Fáilte irratiaren eta Cultúrlann McAdam Ó Fiaich kultur etxearen sortzaileetako bat ere izan zen. Coláiste Feirste bigarren hezkuntzako eskola ezartzen ere lagundu zuen. 1995etik 1998ra Conradh na Gaeilge gaeleraren aldeko erakundeko presidentea izan zen.[1]
2006tik paralisia izan arren, aktibismoarekin jarraitu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ O Muilleoir, Mairtin. (2024-12-20). «Gearóid gone: Irish language revolutionary, community hero has died» Belfast Media (kontsulta data: 2024-12-23).