Izarputz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Geastrum fimbriatum» orritik birbideratua)
Izarputza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGeastrales
FamiliaGeastraceae
GeneroaGeastrum
Espeziea Geastrum fimbriatum
Fr., 1829
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
txapelik ez
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Izarputza edo lurrizar argia (Geastrum fimbriatum edo Geastrum sessile) Geastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, nahiko arrunta Euskal Herrian.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Zabalik 3tik 7 cm-ra neurtzen du, globo forma du gaztetan eta kolorea marroi argia edo gris-okrea. Bilgarri bikoitza du: kanpoaldea, exoperidioa, eta barrualdea endoperidioa.

Exoperidioa: Itsas izar gisa irekitzen da, eta 6-9 beso edo petalo triangeluar ditu, beherantz kurbatuak; kanpotik zurixkak, arre-zurbila barrutik arre-gorrixka bilakatuz.

Endoperidioa: Sesila, 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, globo formakoa, zaku biribil baten formakoa, goian esporak ateratzeko zulo batekin. Mizelioaren bilgarria, papera bezain mehea, beixa edo arrexka kolorekoa da. Gleba, zahartzean hauts marroi bihurtzen da.[2]

Etimologia: Geastrum terminoa grekotik dator, lurra, esan nahi duen "gé" hitzetik eta izarra esan nahi duen "áster" hitzetik. Fimbriatum epitetoa latinetik dator, zerrendekin esan nahi duen "fimbriatus" hitzetik. Laziniak dituelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geastrum vulgatum espeziarekin, honen exoperidioaren haragia gorrixka da eta erraz pitzatzen da, Geastrum triplex delakoarekin ere bai, hau irekitzean, lerde-zapi edo lepokoaren antzeko batekin geratzen da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean, koniferoetan nahiz hostoerorkorretan. Nahiko ohikoa.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia, Europa, Amerika.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 689 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 506 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 529 or. ISBN 84-282-0541 (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 609 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]