Gemini (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gemini
Gemini constellation map.svg
Datuak
Laburdura Gem
Genitiboa Geminorum
Sinbologia Bikiak
Igoera zuzena 6 o 0,50' eta 8 o 7,97' artean h
Deklinazioa 9,81 eta 35,39 artean°
Eremua 513,8 gradu karratu

30. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

119
Izarrik distiratsuena Polux

(itxurazko magnitudea )

Meteoro euria

Epsilon Geminidak
Geminidak

Konstelazio

mugakideak

Auriga
Cancer
Canis Minor
Lynx
Monoceros
Orion
Taurus

+90° eta −-55° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Otsailan

Gemini (bikiak, Gemini.svg, Unicode ♊) zodiakoko hirugarren konstelazioa da eta Orion konstelaziotik hogeitamar gradu inguru iparekialdera dago. William Herschelek Urano η Geminorumdik gertu aurkitu zuen 1781ean eta gauza bera egin zuen Clyde Tombaughek Plutonekin δ Geminorumdik gertu.

Ezaugarri nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gemini konstelazioaren barnean bere bi izarrik dizdiratsuenak nabarmendu behar dira: Polux (β Geminorum) eta Castor (α Geminorum). Lehena erraldoi laranja bat da, bere motakoetatik gure eguzki sistematik gertuen dagoena, eta bere inguruan exoplaneta batek orbitatzen du. Castor, berriz, izar anizkoitz bat da, sei izarrek osatutakoa. Horietatik dizdiratsuenak sekuentzia nagusiko izar zuriak dira. Beste izar interesgarri bat 37 Geminorum da, gure eguzkiaren antzeko nano hori bat, gugandik 56 argi urteko distantziara dagoena. Azkenik, konstelazio honetan Geminga dago, duela 300.000 urte gertatutako supernoba baten hondarra izan daitekeen pultsar batek jasotzen duen izena dena.

Zeru sakoneko objektuei dagokienez, konstelazio honetan dago M35 kumulua, baita NGC 2392 edo Eskimal Nebulosa izena jasotzen duen nebulosa planetarioa ere.

Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]