Edukira joan

Gendulain (Zizur)

Koordenatuak: 42°45′46″N 1°43′01″W / 42.762777777778°N 1.7169444444444°W / 42.762777777778; -1.7169444444444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroako Zizur Zendeako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gendulain».
Gendulain
giza kokalekua
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaZizur zendea
Posta kodea31190
Geografia
Koordenatuak42°45′46″N 1°43′01″W / 42.762777777778°N 1.7169444444444°W / 42.762777777778; -1.7169444444444
Map
Demografia
Biztanleria0 (2020)
0 (2019)
Gendulain 20-12-15

Gendulain Zizur Zendeako herri hustu ohia da. Nafarroako gobernuak proiektu bat prestatu zuen Gendulaingo kontzejua garatu eta udalerri bihurtzeko. Horretarako, Nasursak, etxebizitza erabilerako zoruen kudeatzaile publikoak (gaztelaniaz Navarra de Suelo Residencial, S.A.), lehiaketa bat antolatu zuen 2006. urtean Gendulain ezartzen den lurretan udalerri bat eraikitzeko. 2007ko urtarrilean "Diagonal" izeneko proiektua atera zen garaile, Sigifredo Martín Sánchez, Víctor Honorato Pérez eta José Mª Sánchez Madoz arkitektoek eginikoa.

Erdi Aroan zehar garrantzia handiko jaurerria izan zen, bai Zizur Zendean zein Nafarroan. Herria Donejakue bideak zeharkatzen du Zizur Txikia eta Zarikiegi bitartean, eta horrek merkataritza garatu zuen. XIII. mendetik aurrera Orreagako kolejiatak hainbat jabetza izan zituen Gendulainen eta ondoren herria Gendulainko kontearen jabetzako jaurerri izan zen.

1817an kontearen jauregiaz gain, herrian 23 etxebizitza zauden. Gaur egun kontserbatzen den eraikin bakarra XVII. mendean eraikitako San Andresen parrokia da.

Demografia eta biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gendulaingo biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011
1 2 1 1 1 1 2 2 0 0 0 0

Proiektua A-12 (Iruñea - Logroño) autobidearen bi aldeetan kokatzen da Zizur Nagusiaren hegoaldean. Guztira 18.970 etxebizitza eraikiko dira, 3.851.570,03 metro karratuko azaleran. Etxebizitza horietatik 14.227 babes ofizialekoak izango dira. Etxebizitza blokeak 5, 7, 9, eta 10 pisu izango dute eta gune berde ugari izango da eraikinen artean. Dentsitateari dagokionez, 50 etxebizitza izango dira hektarea bakoitzeko, dentsitate ertaina, eta Iruñerrian eraikitzen ari diren bestelako auzoetako dentsitatea baino handiagoa, baina Iruñea erdiguneko auzoena baino txikiagoa.

Etxebizitzez gain, Zizur Nagusia eta Gendulainen artean industrialde berri bat eraikiko da, Ardoi izenekoa. Gainera, proiektu irabazleak teknologi parke bat proposatzen du gune horretarako. A-12 autobidearen bi alboetan kokatuta egoteagatik, autobidea ekialderantz saihestu beharko da A-15 autobidearekin bat egiteko. Horrela, A-12 autobidearen ibilbide zaharra Gendulaingo etorbide eta erdigune bilakatuko da. Garraioari dagokionez, proiektu irabazleak tranbia linea bat proposatzen du, Gendulain Iruñearekin lotzeko. Dena den, oraindik aurkezteke dagoen Iruñeko tranbiaren bideragarritasun planak erabaki beharko du Gendulainen tranbia ezarri ala ez.

Krisialdia eta Nafarroako gobernuaren iruzurra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Higiezinen eta mundu mailako krisialdi ekonomikoaren eraginak 2007. urtean zabaltzen hastean, Gendulaingo hirigintza egitasmoa bertan behera geratu zen. Etxebizitzen salmenta erdira murrizteak, Nafarroako hiriburutik hamar kilometrora zegoen lur haietan etxebizitza berriak eraikitzeko eskarian eragina izan zuen. Bertan lurrak erositako eraikuntza enpresei laguntzeko, PSN alderdiak diru-laguntza proposamena aurkeztu zuen Nafarroako legebiltzarrean, Nafarroa Bai eta Nafarroako Ezker Batuaren kontrako iritzia sortaraziz[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Zizur Zendea
Astrain | Baternain | Eriete | Gatzolatz | Gendulain | Larraia | Muru Astrain | Sagues | Undio | Zarikiegi | Zizur Txikia