General Post Office (Dublin)
General Post Office (Dublin) | |
---|---|
Ard-Oifig an Phoist | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Desagertutako erakunde administratiboa | Dublingo konderria |
Hiria | Dublin |
Koordenatuak | 53°20′58″N 6°15′40″W / 53.349334°N 6.261075°W |
Historia eta erabilera | |
Pazko matxinada | |
Inaugurazioa | 1818ko urtarrilaren 6a |
Jabea | An Post |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Francis Johnston (en) |
Estiloa | Neogreziar arkitektura Georgian architecture (en) |
General Post Office edo (GPO), euskaraz Posta Bulego Nagusia (irlanderaz Ard-Oifig an Phoist) Dublin hirian dago eta An Post edo Irlandar Posta Zerbitzuen egoitza nagusia da. Hiriko etorbide nagusia den O'Connell Street kalean kokatzen da eta Irlanda osoko eraikin ospetsuenetakoen artean dago, batez ere hemen eman baitziren 1916ko Bazko Altxamenduaren gertakari nagusienak.
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dublinen jaso ziren azkenekotako eraikin georgiarretakoa da. Francis Johnstonek diseinaturiko eraikina 1814ean hasi zen altxatzen eta 1818ko urtarrilaren 6an inauguratu zen. Aurrekaldeak 67'1 metro luze da eta sei zutaberen gainean portiko joniar bat dauka. Ataria bera Portlandeko kareharriz eginda dago baina gainontzeko eraikina granitozkoa da. Hiru solairu dauzka eta beheko solairua errustikatua dago, Londresko India House eraikinaren antzera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pasarte historikorik garrantzitsuena 1916ko apirilaren 30ean gertatu zen, irlandarren Pazko matxinadaren erdigunea izan baitzen. Bertatik Patrick Pearse matxinoak Irlandako Errepublikaren Aldarrikapena irakurri zuen. Irlandar nazionalismoaren ikono nagusi bilakatu zen horrela. Hala ere, eraikina dagoen lurrak ingeles eta estatubatuar lurjabeena izaten jarraitzen du eta 80. hamarkadararte errenta ordaindu beharra izan zuen Irlandako Gobernuak.
Eraikinaren aurrean zegoen Nelson almirantearen zutabea IRAren bonba batek suntsitu zuen eta orain 120 metroko garaiera duen The Spire horratza edo konoa dago haren tokian.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Posta Bulego Nagusia 1827ko irudi batean
-
Garda Síochánako bolondres berriak Posta Bulego Nagusiaren aurretik martxan doazela. 1954. urtea.
-
Bazko Altxamenduaren omenezko plaka bat Posta Bulego Nagusian, testua irlandera eta ingelesez dituelarik
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irlandar Arkitektura on-line: Posta Bulego Nagusiaren Historia eta Irudiak (ingeleraz)
- Project Gutenberg Article - Gutenberg Proiektuaren Artikulua (ingeleraz)
- An Post posta zerbitzuaren historia eta ibilbidea - Posta Bulego Nagusia (ingeleraz)
- 1916ko Bazko Altxamendua, Norman Teelingen arabera Irlandar Posta Zerbitzuek (An Post) eskuratutako margolan bilduma, Dublingo Posta Bulego Nagusian modu iraunkorrez erakusten da. (ingeleraz)