Generalisimoaren Kopa (Coruña)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Generalisimoaren Kopa (gazteleraz Copa de Su Excelencia el Generalísimo) urtero Espainiako Francisco Franco diktadorearen omenez Coruñan jokatzen zen estropada izan zen. Lehenengo ekitaldia 1941ean izan zuen eta azkena 1976an, Franco 1975ean hil zen arren. 50 hamarkadan eta 1965 arte Kontxako Bandera, Espainiako Traineru Txapelketa eta Generalisimoaren Kopa izan ziren Kantauri itsasoan jokatzen ziren estropada bakarrak. 1957 eta 1961 artean gainera, Espainiako Txapelketa Generalisimoaren Koparen emaitzak finkatzen zuen.

1941-1949: Galiziarrak bakarrik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urtean, armadak Coruñan zituen atalek jokatu zituzten estropadak, eta bigarren ekitalditik aurrera portuko langile eta arrantzaleak gehitu zitzaizkien.

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
1941 2ª Flotilla de Destructores Artillería 48e Intendencia nº8
1942 Sindicato del Puerto Pósito de Pescadores Crucero Canarias
1943 1ª Flotilla de Destructores Artillería 48e Crucero Canarias
1944 Educación y Descanso de La Coruña 1ª Flotilla de Destructores Crucero Almirante Cervera
1945 Sindicato de Pesca Cofradía de Pescadores Sindicato de Pesca
1946 Sindicato de Pesca Educación y Descanso de La Coruña Infantería 29
1947 Instituto nacional de Previsión Calzados La Imperial Ayuntamiento de La Coruña
1948 Cofradía de Pescadores de Mugardos Gremio de Exportadores de pescado Cofradía de Pescadores As Xubias
1949 Gremio de Exportadores de pescado Cofradía de Pescadores As Xubias Educación y Descanso de Vigo

1950-1956: Kanpoko ontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950an Kantabriako traineru batek hartu zuen parte irailean Santanderren jokatuko zen Espainiako Traineru Txapelketa prestatu asmoz. Educación y Descanso de Castro Urdiales izan zen beraz estropada honetan aritu zen lehenengo traineru ez galiziarra eta seigarren egin zuen irabazlearengandik 49 segundora. Hurrengo urteetan Sestaoko Iberia taldeak garaipenak lortu zituen Educación y Descanso de Bilbao izenarekin bazen ere.

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
1950 Gr. Exportadores de pescado Educ. y Desc. Vigo Hogar del Productor de Mugardos
1951 Educ. y Desc. La Coruña Educ. y Desc. Vigo Educ. y Desc. Moaña
1952 Cofr. Pesc. de Moaña Educ. y Desc. La Coruña Educ. y Desc. Vigo
1953 Educ. y Desc. Bilbao Educ. y Desc. La Coruña Cofr. Pesc. de Meira
1954 Educ. y Desc. Bilbao Cofr. Pesc. de Meira Educ. y Desc. La Coruña
1955 CD Remeros del Nalon Educ. y Desc. La Coruña Cofr. Pesc. Tirán
1956 Cofr. Pesc. de San Amaro Cofr. Pesc. Orio Educ. y Desc. La Coruña

1957-1961: Espainiako Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1957 eta 1961 artean jokaturiko estropadetan Kantauri kostalde osoko bandera garrantzitsuena bihurtu nahian Espainiako Traineru Txapelketa Generalisimoaren Kopan jokatzea erabaki zen, horrela bi trofeo jasotzen zituzten elkarteek.

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
1957 Pasai Donibane Iberia A.E. Cofr. Pesc. de San Amaro
1958 Pasai Donibane Iberia A.E. Cofr. Pesc. Moaña
1959 Pasai Donibane Iberia A.E. Educ. y Desc. Tirán
1960 Educ. y Desc. Moaña Iberia A.E. Pasai Donibane
1961 Educ. y Desc. Tirán Educ. y Desc. Meira Iberia A.E.

1962-1976: Estropada handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko garaiak bultzada handia eman zion estropadari, izan ere Kontxako Banderarekin batera denboraldi osoan jokatzen zen estropada bakarra zen eta. Hau ikusita Espainaiko Traineru Txapelketarentzako errotazio sistema bat antolatu behar zela erabaki zen. Sistema honetan 1965ean eta 1970an jokaturiko Generalisimoaren Kopetan Espainiako titulua ere jokatu zen.

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
1962 Jaizkibel K.E. Educ. y Desc. Tirán Cofr. Pesc. de Mera
1963 Educ. y Desc. Meira Jaizkibel K.E. Cofr. Pesc. de Mera
1964 S.D.R. Pedreña Educ. y Desc.Meira Cofr. Pesc. As Xubias
1965 S.D.R. Pedreña Jaizkibel K.E. Educ. y Desc. Meira
1966 Hondarribia A.E. S.D.R. Pedreña Educ. y Desc. Meira
1967 S.D.R. Pedreña Koxtape A.E. Educ. y Desc. Meira
1968 Hondarribia A.E. S.D.R. Astillero C.M. Castropol
1969 S.D.R. Pedreña Zierbena A.E. Hondarribia A.E.
1970 Trasmiera (Pedreña) Michelin (Lasarte) S.D.R. Astillero
1971 S.D.R. Astillero Michelin (Lasarte) Zierbena A.E.
1972 S.D.R. Astillero C.R. Santander Michelin (Lasarte)
1973 Michelin (Lasarte) S.D.R. Astillero Kaiku A.K.E.
1974 S.D.R. Castro Urdiales Michelin (Lasarte) Kaiku A.K.E.
1975 Michelin (Lasarte) S.D.R. Castro Urdiales Kaiku A.K.E.
1976 Kaiku A.K.E. Liceo Marítimo Rianxeiro Laredo Remo Club

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Elkarteak Garaipenak Urteak
Galizia Coruña hainbat 11 1941, 1942, 1943, 1944, 1945, 1946, 1947, 1949, 1950, 1951, 1956
Kantabria Pedreña S.D.R. Pedreña 5 1964, 1965, 1967, 1969, 1970
Galizia Moaña Moaña (2), Tirán (1), Meira (1) 4 1952, 1960, 1961, 1963
Euskal Herria Pasai Donibane Pasai Donibaneko Arrantzaleen Kofradia 3 1957, 1958, 1959
Euskal Herria Sestao Iberia (2), Kaiku (1) 3 1953, 1954, 1976
Euskal Herria Hondarribia Hondarribia A.E. 2 1966, 1968
Kantabria El Astillero S.D.R. Astillero 2 1971, 1972
Euskal Herria Lasarte Michelin Kirol Kultur Elkartea 2 1973, 1975
Galizia Mugardos Cofrradía Pesc. Mugardos 1 1948
Asturiasko Printzerria Soto del Barco CD Remeros del Nalon 1 1955
Euskal Herria Donostia Jaizkibel Kirol Elkartea 1 1962
Kantabria Castro Urdiales S.D.R. Castro Urdiales 1 1974

Komunitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunitatea Garaipenak
 Galizia 16
 EH 11
 Kantabria 8
 Asturias 1