Genero gramatikal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Genero (gramatika)» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau gramatika-generoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Genero».
Herrialdeen generoa frantsesez. Berdez, genero maskulinoa dutenak; morez, femeninoa.

Genero gramatikala izenak zenbait motatan sailkatzen dituen gramatika-kategoria da. Sexu-bereizketan edo bestelako nolakotasun batean oinarritzen den gramatika-kategoria da, hain zuzen ere.

Generoaren arbitrariotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaitetan sexuarekin (bizidunen generoarekin, hertsiki) zerikusia badu ere, gramatika-generoa arbitrarioa da. Hizkuntza batzuek ez dute gramatika-generorik (euskarak, adibidez), maskulinoa eta femeninoa bereizten dituzte beste batzuek (gaztelaniak eta frantsesak, adibidez), eta hiru sail, maskulinoa, femeninoa eta neutroa beste batzuek (alemanak, errusierak...), komuna (maskulino/femenino) eta neutroa beste batzuek (danierak, suedierak, norvegierak); hizkuntza batzuek —Afrikako zenbaitek, adibidez— sei generotik gora dituzte, sexuarekin zerikusirik ez dutenak.

Generoa eta euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz, oro har, izenak generoa adierazten ez badu ere, aditzen, jokatuen zein laguntzaileen, bigarren pertsonak bereizten ditu maskulinoa eta femeninoa, marka desberdinak baitituzte (hik ikusi duk / hik ikusi dun; hiri eman diat / hiri eman dinat). Gainera, forma alokutiboak erabiltzean ere genero-markak beste pertsonetan ere agertzen dira (haiek etorri dituk / haiek etorri ditun; ez zagok eskubiderik / ez zagon eskubiderik).

Lexikoan ere generoa (eta sexua) bereizteko erarik bada (gizon / emakume, zaldi / behor...).

Bestalde, behe-nafarreraz eta zubereraz (eta erronkarieraz) bada -sa atzizkia, izen femeninoak eratzeko (artzain / artzaintsa; alargun / alarguntsa); beste euskalkietan, ordea, ez da atzizki emankorra. Hala ere, mailegu (oso) berrietan (Eliza Santa Katolikoa, emakume alta bat), eta baita ahozko erabilera arruntetan ere (gezurtero / gezurtera; maja / majua; guapa / guapo) badira adibideak euskalki guztietan.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]