Genista legionenesis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Genista legionenesis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaGenisteae
GeneroaGenista
Espeziea Genista legionensis

Genista legionenesis Genista generoko landarea da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantza gutxiko mulu nanoa da, 30 cm ingurukoa. Hala ere, lurretik zabaltzen da metro bateko diametroko kuxin handiak osatuz.

Adar gazteak malguak dira eta puntak leunak dituzte. Heldutasunean, aldiz, adarrak zurezko bihurtzen dira, hostoak galdu eta muturrak arantza luze eta zorrotz bihurtzen dira. Hostoak bakunak eta txandakatuak dira, gainazalean iletsuak eta zetakarak azpialdean.

Loreak binaka edo 4 aleko faszikuluetan agertzen dira. 2-3 brakteola aurkezten ditu pedunkuluaren erdialdean. Leka zetakarak dira, 2-5 hazirekin.

Maiatza eta uztaila artean loratzen da, eta fruituak udan heltzen dira.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean lurzoru karetsuetan bizi da.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiar Penintsularen iparraldeko endemismoa da, eta orain dela gutxi arte uste zen Kantabriako mendietan baino ez zegoela. Bizkaiko kostaldeko mendi bateko populazioa espeziearen eremu osoaren ekialdeko muga da, bitxitasun bezala iristen delarik. Euskal Herriko kokaleku bakar hori Luzero punta da. Kokagune horretan, populazio txikia osatzen du, harri asko dituzten lursail karbonatatuetako kuxin formako sastraka baxuen artean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]