Genista pilosa
Itxura
Genista pilosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Leinua | Genisteae |
Generoa | Genista |
Espeziea | Genista pilosa Linnaeus, 1753 |
Genista pilosa Fabaceae familiako zuhaixka.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]10-50 cm neurtzen duen mulu arantzagabea. Hostoak bakunak eta tolestuak dira, goialdean ia ilegabeak eta azpialdean zetakarak. Txandakatuak agertzen dira edo faszikuluetan bilduak. Loreak bakarka edo bikoteka antolatzen dira braktea bakoitzaren galtzarbean, luku luzeak eratuz. Lekak iletsuak dira, 3-8 hazirekin.
Apiriletik uztailera loratzen da.
Ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurzoru azidifikatu eta hareatsuetan bizi da.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europan, Atlantiko aldean eta hegoaldeko mendigune hezeetan zabaltzen da. Euskal Herrian, batez ere, erdialdeko mendi silizeo edo deskarbonatuetan aurkitzen da. Ekialdeko kostaldeko gune batzuetan ere topa dezakegu.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ I., Aizpuru,. (2010). Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515. PMC 868798162. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).