Gennargentu
| Gennargentu | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Punta La Marmora (en) |
| Altitudea | 1.834 m |
| Mota | mendikatea |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 40°01′N 9°19′E / 40.02°N 9.32°E |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | |
| Geologia | |
| Material nagusia | Arroka metamorfiko |
Gennargentu (dʒennarˈdʒɛntu ahoskatua; sardinieraz: Ghennarghentu, ɡɛnːaɾˈɡentu ahoskatua) mendigune zabala da, Sardiniako erdi-ekialdean, Nuoroko eta Ogliastrako probintzien artean, dagoena. Uharteko gailurrik altuenak hartzen ditu: Espada mendia (1.595 m.), Erba Irdes punta (1.676 m.), Bruncu Espina (1.829 m.), Paulinu punta (1.792 m.) eta La Marmora punta (1.834 m.), azken hau uharteko altuena.[1]
Geologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geologiari dagokionez, kontinente europarreko harkaitz-formazio zaharrenetakoa da, eta, horregatik, nahiko mendi baxuak eta zirkularrak ditu. Arrokaren tipologiak eskistotik granitorako aldaketak ditu.
Parke nazionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendiguneak Europa osoko dentsitate demografiko txikienetakoa du, eta edertasun natural eta baliabide biologiko ugari gordetzen ditu. Edertasuna zaintzeko, Gennargentuko Parke Nazionala sortu zen, instituzionalizazio-fasean zailtasunak izan dituena, tokiko erresistentzia izan baitu, batez ere lurraldearen desjabetzearen beldurrean oinarrituta.
