Genoa Cricket & Football Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Genoa C.F.C.» orritik birbideratua)
Genoa Cricket & Football Club
Ezizena(k)I Rossoblu ("gorri-urdinak")
Il Griffone
Sorrera1893
Futbol zelaiaStadio Luigi Ferraris
edukiera: 36.536 lagun
inaugurazioa: 1911
1989 (berriztua)
PresidenteaItalia Enrico Preziosi
EntrenatzaileaItalia
LigaSerie A
2022-232.a (Serie B)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1898ko Italiako aurreneko futbol liga irabazi zuen taldea.
1902an Italiako txapelduna izan zen taldea.
1924ko taldea, azken liga lortu zuena.
Zaleak Genovako plazan 2007ko lehen mailarako igoera ospatzen.

Genoa Cricket & Football Club Italiako futbol talde zaharrenetakoa da. Genova hirian sortu zen 1893an eta XX mende hasieran Italiako futbol indartsuena izan zen bederatzi Liga irabaziz, azkenengoa 1924ean. Italiako Kopa bet ere badu. Azken hamarkadetan hiriko beste taldea den UC Sampdoriaren itzalean egon da.

Etxeko partidak Stadio Luigi Ferraris berriztuan jokatzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urte bikainak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Genoa Cricket & Athletic Club izenarekin sortu zen 1893ko irailaren 7an eta batez ere kriketean eta atletismoan aritzen zen, futbola bigarren mailako kirola zen. Futbolaren arrakasta igotzen ari zenez 1897rako kirol garrantzitsuena bihurtu zen eta 1898an Genoa Cricket & Football Club bihurtu zen. Hori nabariagoa izan zen 1898 eta 1904 artean Italiako liga guztiak (bat ezik) irabazi zituenean. Genoa atzerrian partida jokatu zuen lehen taldea izan zen, 1903ko apirilaren 27an FVC Nice-ri 0-3 irabazi zion.

1905erako jadanik beste talde batzuen maila asko igo zen, Juventus FC, AC Milan edo USC Pro Vercelli eta Genoak puntako taldea izaten jarraitzen bazuen ere hamar urte behar izan zituen titulu berri bat eskuratzeko. Azkenengo Ligak 1923 eta 1924 urteetan lortu zituen.

Genova 1893 Circolo del Calcio[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernu faxistak ez zuen Genoaren izen ingelesa gustuko eta 1928an izena aldatu arazi zioten eta Genova 1893 Circolo del Calcio bihurtu zen. 30. hamarkadan ordea nahiko pattal ibili zen, eta 1934. urtean bigarren mailara jaitsi zen lehen aldiz. 1936an lehen mailara itzuli eta 1937an Italiako Kopa irabazi zuen, bere azken titulua.

Gerra ostean Alpeetako Kopak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1945 urtean Bigarren Mundu gerra bukatu eta lehenengo hartu zuen neurria Genoa Cricket & Football Club izena berreskuratzea izan zen. Maila ordea ez zuen berreskuratu eta ordutik aurrera talde apala izan zen.

1959-60 denboraldian bigarren mailara jaitsi zen, baina hurrengo urtean berri igo eta 1962an Alpeetako Kopa irabazi zuen, garai hartan txapelketa garrantzitsua zen italiarrentzat. 1964 urtean berriz lortu zuen Alpeetako Kopa. Pozakl ordea ez zuen asko iraun eta hurrengo urtean berriz jaitsi zen bigarren mailara.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mende berria Serie C1 (3. mailan) hasi zuen eta 2007 arte ez zuen lortu lehen mailara itzultzerik. Ordutik bertan ari da, pare bat aldiz jaistear ibili bada ere.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genoa Cricket & Football Club klub britainiarra zen eta Ingalaterrako futbol selekzio nazionalaren uniformea izan zuen sorreran. 1899an kolore zuri-urdinak hartu zituen, Genoa portu hiria zela irudikatuz. 1901 urtean hartu zituen kolore gorri eta urdin klasikoak.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1893-1898
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1899-1900
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
klasikoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-18
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-19
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-20
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-21
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-22

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italian: 10[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


2022-23ko Serie A
Atalanta | Bologna | Cremonese | Empoli | Fiorentina | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce
Milan | Monza | Napoli | Roma | Salernitana | Sampdoria | Sassuolo | Spezia | Torino | Udinese