Edukira joan

Geoglifo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Geoglifo
erliebe artifizialaren forma geografikoa eta labar artea

Geoglifoa diseinu edo ikur handi bat da –orokorrean 4 m baino luzeagoa edo zabalagoa–, paisaiaren elementu iraunkorrekin lurzoruan sortua. Elementu horiek izan daitezke harriak, harri zatiak, legarra edo lurra. Geoglifo positiboa materialak lurrean gainjarriz eta lerrokatuz eratzen da, eta geoglifo negatiboa, berriz, lurzoruaren azaleraren zati bat kenduz, petroglifoen antzera kolore edo testura ezberdineko lurra sortzeko.

Geoglifoak orokorrean lehorreko arte mota bat dira, eta batzuetan labar-artetzat ere har daitezke. Muino bateko aldapan sortutako irudiak ere izaten da, urrutitik ikusi ahal izateko.

Geoglifo ezagunenak Peruko Nazcako lerroak dira. Haien esanahi kulturala ez dago argi oraindik, hipotesi asko izan arren.[1]

1970eko hamarkadatik aurrera, geoglifo ugari aurkitu dira Amazoniako oihanean (Brasil) deforestatutako lurretan, Kolonaurreko zibilizazioen lekukotzak dira.[2][3]

Estatu Batuetako hego-mendebaldeko Arro Handiko basamortukoak; Ipar Eskandinavian muino-aladapetako irudiak, soropiletako labirintoak eta beste adibide batzuk.

Ingalaterrako hegoaldean zaldi- eta giza irudi zenbait daude, klarionezko mendi-hegaletan zizelkatuak. Uffingtongo zaldi zuria, Cerne Abbasko erraldoia, Westburyko zaldi zuria eta Wilmingtongo gizon luzea dira adibide batzuk. Hauen artean batzuk antzinakoak dira, beste batzuk azken mendeetakoak.

Geoglifo modernoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geoglifo guztiak ez dira antzinakoak. Land Art mugimenduak geoglifo berri asko sortu izan diru, baita beste egitura batzuk ere. Adibide ezaguna da Robert Smithsonen Spiral Jetty. Estatu Batuetako mendebaldeko herri eta hiri askok "mendiko monogramak" esaten diotenak erakusten dituzte beren kokapenen gaineko muinoetan. Australian 1998an anonimoki Marreeko gizona edo Marree Man esaten zaiona sortu zuten.[4]

XIX. mendearen hasieratik sortutako Ingalaterrako hegoaldeko irudi berriagoek eutsi egin diote eskualdeko antzinako tradizioari, klarionen mendi-hegalen irudien tradizioari. Horien adibide dira Litlingtongo zaldi zuria, Devizesko zaldi zuria, Fovant Badges izenekoa, Cherhilleko zaldi zuria eta Marlborougheko zaldi zuria.

Jendeak Strava aplikazio mugikorra erabili izan du Strava artea sortzeko, geoglifo birtualak.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Geoglyph» artikulutik itzulia izan da, 2025-02-06 data duen 1274351269 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-02-06 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. New Technologies for Archaeology: Multidisciplinary Investigations in Palpa and Nasca, Peru, Natural science in archaeology, page 50, Markus Reindel, Günther A. Wagner, Springer Verlag, 2009. ISBN 978-3-540-87437-9
  2. Simon Romero. (January 14, 2012). «Once Hidden by Forest, Carvings in Land Attest to Amazon's Lost World» The New York Times.
  3. Martti Pärssinen, Denise Schaan and Alceu Ranzi. (2009). «Pre-Columbian geometric earthworks in the upper Purús: a complex society in western Amazonia» Antiquity 83 (322): 1084–1095.  doi:10.1017/s0003598x00099373..
  4. Abreu, Kristine De. (2023-03-29). «Exploration Mysteries: Marree Man » Explorersweb» Explorersweb (Noiz kontsultatua: 2025-02-10).
  5. (Ingelesez) Ripley, Andi. (2020-04-02). «How to Make Strava Art» AtoZrunning (Noiz kontsultatua: 2025-02-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]