Geografia (Ptolomeo)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Klaudio Ptolomeoren idazlanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Geografia (Estrabon)».
Geografia
Ptolemy Cosmographia 1467 -Spain and Portugal.jpg
Klaudio Ptolomeoren Geografia idazlaneko Iberiaren mapa, tartean Baskonia agertzen delarik.
Datuak
Egilea Klaudio Ptolomeo
Argitaratze-data II. mendea
Generoa kronika
Jatorrizko izenburua Γεωγραφικὴ ὑφήγησις
Hizkuntza antzinako greziera
Herrialdea Erromatar Inperioa

Geografia edota Munduko Atlasa (jatorrizko antzinako grezieraz Γεωγραφικὴ ὑφήγησις) II. mendean Klaudio Ptolomeo greziar geografoak idatzitako idazlana da, bertan II. mendeko geografia jakintza guztia azaltzen delarik. Zortzi liburuetan banatutako hiru zatiz osatua dago.

Lehenebiziko liburuko aurrenko zatian hitzaurre edo sarrera modukoa da, bertan kartografia lanak eta proiekzioak burutzeko metodologia ezartzen duelarik. Zazpigarren liburuko bigarren zatian, ekumene edo mundu ezaguneko 5000 inguru lekuen katalogatzea burutzen da. Latitudeak nahiko zehatzak diren bitartean, longitudeei dagokionez Ptolomeok akatsak egin zituen, kalkuluak gauzatzeko unean Lurraren benetazko neurriak erabili beharrean garai hartako ustezko neurri askoz ere txikiagoak erabili baizituen, hots, benetazko neurrietatik hurbilado zeuden eta bere maisua izan zen Eratostenesen datuetan oinarritu beharrean Posidonio eta Marino Tirokoaren kalkuluetan oinarritu zen. Azken liburuko amaierako zatian mundu ezaguneko 27 mapa gehitzen dira.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]