Geolokalizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
GPS bidezko geolokalizazioa

Geolokalizazioa internetera konektaturik dagoen objektu baten (radarra, telefono mugikorra, ordenagailua...) kokapena ezagutzeko gaitasuna duen sistema da. Geolokalizazioa kokapen bat aurkitzeko edo objektu baten kokapen erreala ezagutzeko erabil daiteke. Geolokalizazioa oso lotuta dago posizionatze sistemekin, hala ere, geolokalizazioa askoz zehatzagoa da kokapenak aurkitzen (karrikako helbide bat, adibidez) ez baita koordenatu geografiko multzo bat besterik ez. Informazio geografiko sistemek erabiltzen dute gehien bat prozesu hau, software nahiz hardware multzo antolatua, gehi datu geografikoekin. Datu geografiko hauek bereziki diseinaturik daude informazio geografikoa atzeman, manipulatu eta analizatzeko.

Bitartekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geolokalizatzeileen positzonatze motorrek "Radio navigation" metodoa darabilte. Hala nola, Time Difference Of Arrival (TDOA) prezisiorako. TDOA sistemek esleipen pantailak edo informazio geografikoa ematen duten sistemak erabiltzen dituzte. GPS seinalea eskuragarri ez dagoenean, aplikazio geolokalizatzaileek dorre telefonikoen infirmazioa erabil dezakete kokapenaren perimetroaren hurbilpen bat egiteko. Hala ere, ez da GPSak bezain zehatza.

Hau, zaharragoak diren erradiolokalizazio sistemekin dago konparaketan, erradiogoniometria adibidez, non, errodamendu multzo bat lortzen diren transmisoreentzat prozesuaren parte gisa. Internet eta web moduko geolokalizazioa kokapen geografiko baten loturari esker egin daiteke, hala nola, IP helbidea, MAC helbidea, RFID, fakturak, wifi bidezko posizionamendu sistema, oinatz digitala edo GPS gailu baten koordenadak. Orokorrean, WHOIS zerbitzu batean automatikoki IP helbide bat ikuskatzen dabil geolokalizazioa.[1]

IP helbideetako kokapenek herrialdea, probintzia, hiria, posta kodea, latitudea, ordutegia etab. neurtu dezakete. Horretaz gain, beste hainbat parametro zehaztu ditzake izen nagusia, konexioaren abiadura, ISP-a, hizkuntza, "proxie"-ak, enpresaren izena, US DMA/MSA, NAICS kodeak eta negozioa edo etxea, bezala.

Batzuetan geolokalizazioa hezkuntzarako erabil daiteke, crowdsourcing-ek egin zuen bezala non Siriako entrenamendu, konbate eta dekapitazio zelaiak bilatzeko eta kokapena aurkitzeko erabili zuen geolokalizazioa. Bideoan agertzen ziren ezaugarriak konparatuz eta Google Earth-en eskuragarri dauden oinarri kartografikoei esker lortu zuen.[2][3][4]

Motak[5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

GPS[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GPS edo Kokapen Sistema Globala lurraren inguruan bueltaka dabiltzan satelitez osatutako sare bat da, 30 gutxienez. Hauetako 4 behintzat momentuoro telefono mugikorrarentzako ikusgai daude eta denbora gutxioro hauetako bakoitzak bere posizioari buruzko informazioa ematen duen seinale bat bidaltzen du. Latitudea, longitudea, altuera eta denbora kontutan hartuta kokapena kalkulatzen da. Zenbat eta satelite gehiagok parte hartu prozesu honetan, are eta hobeagoa izango da triangulazioa.

GMS[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wifi su kien.jpg

Mugikorren komunikaziorako Sistema Globala da GSM-a, telefono mugikorren sarea erabiltzen duen sistema bat da. Gure geografiako hainbat tokitan mugikorrarentzako zerbitzua ematen diguten dorre edo antena ezberdinak daude; gure mugikorrak kobertura izan dezaten eta deitzeko gaitasunaren erantzuleak dira. Hiru gauza kontuan hartuta, dorreek elkarrekiko duten distantzia, dorre batetik bestera seinaleak heltzeko behar duen denbora eta seinalearen indarra kontuan hartuta, gure gailuaren kokapena kalkula liteke. Metodo hau ez da hain eraginkorra, 200 metrorainoko akatsa izan baitezake.

WIFI (WPS)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WIFI sare guztiek igortzen dute identifikatzen dituen seinale bat, orokorrean MAC helbidea deitua, esan liteke kotxe baten matrikula edo DNI zenbaki bat bezalakoa dela, kasu honetan WIFI sarea identifikatzen duena. Zein WIFI saretan sartuta gauden jakinda telefono, ordenagailu… baten posizioa jakin daiteke.

Aurreko sistemaren antzera lokalizazio akats txiki bat izan dezake, baina eraikuntza baten barnean gaudenean edo GPS seinalerik iristen ez den tokiren batetan gaudenean erabiltzen dena da.

Geolokalizazioa bilogia eta ekologian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biologia nahiz ekologian geolokalizazioa animalien migrazioaren jarraipena egiteko erabiltzen da. Geolokalizazio estilo hau eguzki argian, uraren tenperatura, urtaroan, kliman, ordu eremuan... oinarritzen da. Bestetik animalia batzuei mikrotxipak jartzen zaizkie satelite bidezko jarraipena eta datu erregistroa ahalbidetzeko zientzialariei.

Geolokalizazioa komertzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa munduan geolokalizazioa kontsumitzaileen jarrera eta erlazioa analizatzeko erabiltzen da. "Spatial intelligence"-arekin arazo partikularrak konpon daitezke eralzio eta harremanen ikuspegi orokorrak ematen baititu datu geoespazialei esker.

Geolokalizazioa hezkuntzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberoamerikako Hezkuntza Gorenak geolokalizazioa ikaste sistema metodo gisa ezarri zuen Informe Horizon 2012-an, zetozen hiru urteetan ezartzeko asmoz. Izan ere, geroz eta gehiago erabiltzen da ikasgeletan teknologia, elektronika eta beraz, telefono mugikorra. Bestalde, mugikorra ez da ezinbestekoa geolokalizaziorako. Ordenagailuek ere balio dute, eta hauetan, ikasleek hodeia dute eskuragarri mapak, rutak eta beste hainbat intereseko gauza partekatzeko. Geolokalizazioarekin, ikaslearen proiektua eta bizi den ingurumena uztartu daiteke. Honek, ikasleari bizi den lekua hobe ezagutzen lagundu diezaioke.[6][7]

Geolokalizazioa interneteko bisitarietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IP geolokalizazioaren ondorioz bisitarien kokapena jarraitu daiteke. IP datu basea edo API bat erabiliz. Bisitarien kokapena munduko edozein lekutan jakin daiteke.

IP helbidea, interneten erabiltzen den teknologia mota bat da, non, parametro ezberdinen bitartez IP helbide ezberdinak esleitzen diren, hala nola, kokapen geografikoa (herrialdea, hiria, kode postala...), konexio mota, internet zerbitzuen hornitzailea (ISP), proxie-n informazioa, besteak beste.

IP helbideari geolokalizazio teknologia deitzen zaio ere. Informazio hau enpresek darabilte segmentaziorako. Segmentazioa, daukaten audientziarekin edo web orrialdeetako bisitekin neurtu dezakete. Bestalde, geolokalizazioaren bidez lortutako informazioa, kokapena, kudeaketa digitalaren eskubideak, edukien pertsonalizazioa, online bidezko iruzurra, eta edukien zabalkuntza, besteak beste behar bezala egiteko erabiltzen da.

Geolokalizazio soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espazioko edozein pertsona edo objekturen kokapena jakin daiteke honi esker. Kontzeptu hau sare sozialetarako zerbitzuekin lotuz gero, espazioan komunikazio harremanak sortzeko sare sozialak erabiltzen dituzten pertsona naiz enpresen kokapenaz ari gara. Honek, giza harreman komunikazio mota berriei egiten die erreferentzia, non, geolokalizazioari esker gaur egun, mugikorrarekin aurrera eraman daitekeen.

Giza geolokalizazio mota ezberdinak daude helburuaren arabera; lokalizazioa (mapan pertsona edo objektu baten kokapena jakin), posizionatzea (Googleko lehen orrialdean kokatzea era naturalean ordainpeko elementurik gabe), emozionatzea (geoposizionatze emozionalaren bitartez erabiltzaile batek toki konkretu baten inguruan helarazi ditzakeen emozioak identifikatzea), iritzia ematea (iritzia sortu eta online komunitatearekin partekatzea), programatzea (sare sozialetan erabiltzaileek ekintza ezberdinak programa ditzakete), salmentak egitea (bezeroen kokapenaren arabera produktu ezberdinak komertzializatzea), publizitatea egitea (negozioaren nahiz bezero potentzialen kokapenaren arabera kabpaina publizitario ezberdinak burutzea), babestea (erabiltzailearen pribatutasuna modu ziurrean kudeatzea), neurtzea (erabiltzaileen erlazio, harreman eta jarrerei buruzko datuak neurtzea estadistikak egiteko) eta jolastea (marketing tresna gisa jokoak erabiltzea, "gamifikazio" gisa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Geolocalización. 2020-05-05 . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.
  2. (Gaztelaniaz) Geolocalización. 2020-05-05 . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.
  3. (Gaztelaniaz) Geolocalización. 2020-05-05 . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.
  4. (Gaztelaniaz) Geolocalización. 2020-05-05 . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.
  5. KZgunea. «Geolokalizazioa, zer da eta nola dabil» KZblog . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.
  6. (Gaztelaniaz) Geolocalización. 2020-05-05 . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.
  7. (Gaztelaniaz) Geolocalización. 2020-05-05 . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]