Georg Forster

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Georg Forster
Georg Forster.jpg
Bizitza
Jaiotza Gdańsk1754ko azaroaren 27a
Herrialdea Mainzeko errepublika
Heriotza Paris1794ko urtarrilaren 10a (39 urte)
Heriotza modua berezko heriotza istripu zerebrobaskularra
Sukar erreumatikoa
Familia
Aita Johann Reinhold Forster
Ezkontidea(k) Therese Huber
Hezkuntza
Hezkuntza-maila doktoretza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea, antropologoa, etnologoa, pteridologoa, liburuzaina, idazlea, itzultzailea, ornitologoa, iraultzailea, naturalista, botanikaria, unibertsitateko irakaslea, kazetaria, entomologoa eta mikologoa
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
http://www.georg-forster-gesellschaft.de/

Johann Georg Adam Forster (Nassenhuben, Erret Prusia, Poloniako Erresuma, 1754ko azaroaren 27a - 1794ko urtarrilaren 10a) naturalista, etnologo, bidaia idazle, kazetari eta iraultzailea izan zen. Gaztea zelarik bere aita Johann Reinhold Forster hainbat espediziotan lagundu zuen, James Cooken Ozeano Pazifikora egin zuen bigarren bidaia barne. Bere bidaiaren kronikak Polinesiako etnologian garrantzitsua izan zen, eta gaur egun ere lan errespetatua da. Liburu horren ordainean Royal Societyn onartu zuten 22 urte zituelarik. Bidaia literatura zientifikoaren aitzindaritzat hartzen da.

Forster figura zentraletako bat izan zen Alemaniako Argien Garaian. Korrespondentzia izan zuen garaikideak izan ziren beste askorekin, bere lagunmina zen Georg Christoph Lichtenberg barne. Bere ideiek influentzia handia izan zuten Alexander von Humboldten lanean, XIX. mendeko zientzialaririk garrantzitsuenetako bat. Frantziak Mainz okupatu zuenean 1792an Forster hiriko Jakobinoen Klubaren sortzaileetako bat izan zen, eta garrantzia handia izan zuen Mainzeko Errepublikaren sorreran, Alemaniako estatu errepublikarren artean lehenengoen artean. 1793ko uztailan, Parisen Mainzeko Errepublikaren ordezkari gisa ari zela Prusia eta Austriak hiria bereganatu zuten eta deserriratua izan zen. Alemaniara ezin itzulita, bere lagun eta familiarengandik urrun, Parisen hil zen gaixo 1794an.