Georg Solti

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Georg Solti
Sir George Solti 6 Allan Allan Warren.jpg
Bizitza
Jaiotza Budapest1912ko urriaren 21a
Herrialdea  Hungaria
Heriotza Antibes1997ko irailaren 5a (84 urte)
Hezkuntza
Heziketa Franz Liszt Musika Akademia
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) Zoltán Kodály
Lanbidea
Lanbidea orkestra zuzendaria, piano-jotzailea, musikaria, musikagilea eta musika-zuzendaria
Lantokia(k) Frankfurt am Main
Jasotako sariak
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa
Diskoetxea Decca Records
IMDb nm0813614
www.georgsolti.com/

Georg Solti, jaiotzez György Stern (Budapest, 1912ko urriaren 21a - Antibes, Frantzia, 1997ko irailaren 5a) hungariar orkestra-zuzendaria izan zen, 1972an britainiar herritartasuna hartu zuena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franz Liszt Akademian egin zituen musika-ikasketak, Ernő Dohnányi, Zoltán Kodály eta Béla Bartók bezalako maisuen gidaritzapean, besteak beste. 1934tik 1939ra bitartean, Budapesteko Operako zuzendari izan zen. 1936-1937 denboraldian, Arturo Toscaninirekin batera, Salzburgoko Jaialdian egon zen, eta bere ospea nazioartera zabaltzen hasi zen. Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, Suitzara erretiratu zen. Han, berriro, piano-jotzaile gisa kontzertuak eskaintzen hasi zen, eta Genevako nazioarteko lehiaketako lehen saria irabazi zuen, 1942an.

Gerra bukatu orduko, Municheko Operako musika-zuzendari nagusi izendatu zuten (1947-1951), eta Frankfurtekoa gero (1952-1961). 1961ean, Los Angelesko Orkestra Filarmonikoko zuzendari izendatu zuten baina, aldi berean, Parisko Orkestra eta Operako zuzendari izan zen, zenbait unetan. Gero, Britainia Handira joan zen, eta Covent Gardeneko eta Londresko Orkestra Filarmonikoaren ardura hartu zuen. Gainera, Chicagoko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari izan zen, Amsterdameko Concertgebouwekoa, eta Zuricheko Tonhallekoa. Herbert von Karajan hil zenean, bere gain hartu zuen Salzburgoko Eguberri Jaialdiko zuzendaritza.

Zuzendari gisa, opera-zuzendari eta sinfonia-zuzendariaren gaitasunak batu zituen. Inork ez bezala baliatu zituen soinu-erregistroak, eta disko asko grabatu zituen. Hil baino urte gutxi batzuk lehenago, oroitzapen-liburu bat idazten hasi zen, 1998an argitaratua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georg Solti Aldatu lotura Wikidatan