Georg Trakl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Georg Trakl
Georg Trakl.jpg
Bizitza
Jaiotza Salzburgo1887ko otsailaren 3a
Herrialdea  Austria
Heriotza Krakovia1914ko azaroaren 3a (27 urte)
Hobiratze lekua Q18629414
Heriotza modua suizidioa
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Vienako Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea poeta eta idazlea
Lan nabarmenak Q21980620
Mugimendua espresionismoa
Genero artistikoa olerkigintza
antzezlana
Zerbitzu militarra
Gatazka Lehen Mundu Gerra
IMDb nm2012080
www.georgtrakl.de/
Trakl Signature.gif

Georg Trakl (Salzburgo, 1887ko otsailaren 3a - Krakovia, 1914ko azaroaren 3a) austriar poeta izan zen.

Farmazia-ikasketak egin zituen. 1914an, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen botikari gisa. Gerrak eragin handia izan zuen harengan, eta han ikusi zituen krudelkerien ondorioz buruko gaitz batek jota, erietxe militarrean sartu zuten. Droga gehiegi hartuta pozoiturik hil zen.

Traklen lana laburra, baina trinkoa da. Samurtasunaren nostalgia lehertzear den ekaitzaren etorrerarekin lotzen du, eta etengabea da harengan gaizkiaren obsesioa. Estilo zakarra eta bizia du oso, irudi bitxiez josia; koloreek, errealitatearekin batere zerikusirik ez dutenek, zentzu sinbolikoa dute, eta bere pentsamendua alegoria hertsien bidez ematen du. Rimbaud, Baudelaire eta sinbolista frantsesen eragina nabaria da haren lanetan. Haren obra batzuk: Totengan (1906, Arimen eguna); Fata Morgana (1906); Aus goldenem Kelch (1939); Gedichte (1913, Olerkiak); eta Sebastian im Traum (1915, Sebastian ametsetan).

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georg Trakl Aldatu lotura Wikidatan