George Antheil
George Antheil | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Trenton, 1900eko uztailaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1959ko otsailaren 12a (58 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Böske Antheil (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Trenton Central High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Nadia Boulanger |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea, soinu banda konpositorea eta asmatzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera sinfonia |
Musika instrumentua | pianoa |
| |
George Johann Carl Antheil (Trenton, New Jersey, 1900eko uztailaren 8a - New York, 1959ko otsailaren 12a) estatubatuar musikagile abangoardista, piano-jotzaile, idazle eta asmatzailea izan zen.
Alemaniako emigrante familia batean jaio zen eta hezkuntza elebiduna izan zuen. Bere musika-konposizio modernistek XX. mendearen hasierako soinu modernoak (musikalak, industrialak eta mekanikoak) arakatu zituzten. 1920ko hamarkadaren zatirik handiena Europan eman ondoren, Estatu Batuetara itzuli zen eta batez ere zinemarako eta telebistarako musika konposatu zuen. Autobiografia bat eta misteriozko eleberri bat ere idatzi zituen.
1941ean maiztasun-jauziaren bidezko espektro hedatuaren (FHSS) teknika bat patentatu zuen, Hedy Lamarr aktorearekin batera, haririk gabeko telekomunikazioaren bidea ireki zuena.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere musika-lanik garrantzitsuena "Ballet Mécanique" da, Fernand Léger, Dudley Murphy eta Man Rayren izen bereko filmari laguntzeko konposatua.
Hollywooden hogeita hamar soinu-banda baino gehiago konposatu zituen eta Cecil B. DeMille, Nicholas Ray, Fritz Lang edo Stanley Kramer bezalako zinemagileekin kolaboratu zuen.
Balleterako musika, jazz musika, sei sinfonia eta operak ere konposatu zituen.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Death In the Dark, misteriozko eleberria (1930)
- Every Man His Own Detective: A Study of Glandular Criminology, New York City: Stackpole Sons (1937)
- "The Shape of the War to Come", (1940)
- Bad Boy of Music, Garden City, New York: Doubleday (1945)
- Antheil, George (1953). "Glandbook for the questing male". In Birmingham, Frederic A. (ed.). The girls from Esquire. London: Arthur Barker. pp. 287–299.