George Biddell Airy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sir George Biddell Airy.

Sir George Biddell Airy (Alnwick, Northumberland, Ingalaterra, 1801eko uztailaren 27a - Greenwich, Ingalaterra, 1892ko urtarrilaren 2a) britainiar matematikaria izan zen.

Biografia

Cambridgen egin zituen ikasketak eta graduatu ondoren bertako irakaslea izan zen. 1828an Astronomiako irakasle eta Cambridgeko Behatokiko zuzendari izendatu zuten. 1835etik 1881era Erregearen Astronomo izan zen.

Airyk ekarpenik garrantzitsuenak matematika eta astronomiaren alorretan egin ditu: Venus eta Ilargiari buruzko teoriak hobetzeaz gainera, optika-tresnen bazterreko interferentziak ere aztertu zituen. Gainera, ortzadarraren ikerketa matematikoa egin zuen eta Lurraren dentsitatea kalkulatu zuen pendulu baten bidez.

Airy hainbat elkarte ezagunetako kide izan zen, besteak beste, Errege Elkarteko kide (1836), Britainiar Elkarteko mahaiburu (1851), eta Londresko Errege Elkarteko zuzendari (1871).

1874an, Venusen mugimendua ikusteko bidaldi bat antolatu zuen.

On the Algebraic and Numerical Theory of Errors of Observations (Behaketen erroreen teoria aljebraiko eta zenbakizkoa) liburua idatzi zuen, Cambridgen eragin handia izan zuena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Biddell Airy Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak