George Dantzig

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
George Dantzig
George B. Dantzig at National Medal of Science Awards Ceremony, 1976.jpg
Bizitza
Jaiotza Portland1914ko azaroaren 8
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Stanford2005eko maiatzaren 13 (90 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (diabetesa)
Hezkuntza
Heziketa Michigango Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Tesi zuzendaria Jerzy Neyman
Lanbidea
Lanbidea matematikaria, informatikaria eta estatistikaria
Enplegatzailea(k) Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Stanford Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zerbitzu militarra
Gatazka Bigarren Mundu Gerra

George Dantzig (Portland, Oregon, 1914ko azaroaren 8a - Stanford, Kalifornia, 2005eko maiatzaren 13a) estatubatuar matematikaria izan zen.

Marylandeko Unibertsitatean eta Michigango Unibertsitatean egin zituen matematikako ikasketak. 1937an graduatu zen. 1937tik 39ra bitartean, Estatu Batuetako Bureau of Labor Statisticsen lanean aritu zen, eta 1941etik aurrera U.S.A.F. Headquarters Statistical Controlen egon zen. Bitartean, doktoregoa bukatu zuen Kaliforniako Berkeleyko Unibertsitatean (1946). 1947. urtean matematikaren munduan ospe handia eman zion ekarpena egin zuen, optimizazio-metodo bat, hain zuzen ere. Ideia horiek Estatu Batuetako Aireko Armadan garatu zituen, bertan aditu egin baitzen mahaiko kalkulagailuen bidez ebatzitako plangintza-metodoetan (programazio izenez ezagutzen dena). Hala, programazio lineala deritzana erabiliz, Dantzigek plangintza-prozesua mekanizatu zuen. 1952an RAND Corporationeko matematikari ikertzaile hautatu zuten, eta 1960an Berkeleyko irakasle eta Operazio Ikerketa Zentroko buru hautatu zuten. Urte horietan Linear programming and extensions (1963, Programazio lineala eta hedadurak) liburua idatzi zuen. 1966an Standfordeko Unibertsitateko irakasle hautatu zuten. Dantzigek optimizazio- eta operazio-ikerketarekin zerikusia duten arlo asko landu zituen. Bere ikerketari esker ohore ugari jaso zituen, besteak beste, Operazio Ikerketako Von Neumann Teoria Saria (1975).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]