George Enescu
Itxura
George Enescu (Liveni, Errumania, 1881eko abuztuaren 19a - Paris, Frantzia, 1955eko maiatzaren 4a) musikagilea izan zen. Vienan eta Parisen egin zituen ikasketak, eta Massenet eta Fauré izan zituen irakasle. Biolin-jotzaile eta pedagogo bikaina zen. Hamasei urte zituela aurkeztu zuen bere lehen obra. Wagnerren eragina izan zuen hasieran, baina gero oso obra pertsonala, abertzalea, egin zuen. Obren artean, Errumaniako rapsodiak eta Edipo (1936) dira aipatzekoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.