George Herbert Hitchings

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
George Herbert Hitchings
George H. Hitchings 1988.jpg
Bizitza
Jaiotza Hoquiam1905eko apirilaren 18a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Chapel Hill (Ipar Carolina)1998ko otsailaren 27a (92 urte)
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Washingtongo Unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea medikua, biokimikaria, farmakologoa, farmazialaria eta kimikaria
Enplegatzailea(k) Duke Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Phi Beta Kappa Society

George Herbert Hitchings (Hoquiam, Washington, 1905eko apirilaren 18a - Chapell Hill, Ipar Carolina, 1998ko otsailaren 27a) estatubatuar farmakologoa izan zen.

Washington eta Harvarden egin zituen ikasketak. Biokimika Ikerkuntzako sailaren zuzendari izan zen Burroughs-Wellcomen (Ipar Carolina), 1968 eta 1984 bitartean, eta Farmakologiako irakasle Brown Unibertsitatean (1968-1980), Duken (1970) eta Chapen Hillen (1972). 1942an konposatu purinikoen taldearen farmakologia ikertzeko programa bat hasi zuen. Hitchingsek proposatu zuen purinak, zelulen metabolismoan hartzen duten lekuagatik, zenbait eritasun kontrolatzeko erabil zitezkeela. 1951n 6-merkaptopurina (6MP) sintetizatu eta esperimentatu zuen. Konposatu hori DNAren sintesiaren inhibitzailea da, eta zenbait minbizi tratatzeko aplikatzen hasi zen. Aurrerago frogatu ahal izan zen bezala, 6MPk antigorputzen sorrera inhibitzen zuen untxien organismoan. 1960an, aurrekoekin lotutako konposatu bat erabili zen, imurana, giltzurrun-iniplanteetan gorputzak errazago onar zezan organo berria. Aurrerago, alopurinola aurkitu zuen, azido urikoaren produkzioa eragozten duen konposatu bat; beraz, hezueria tratatzeko erabiltzen da. Hitchingsek prestatutako beste konposatu batzuen artean, aipagarria da, adibidez, daraprima, malariaren kontrakoa; eta trimetoprima, bakterioen aurkakoa. 1988an, Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria jaso zuen, James Whyte Black eta Gertrude B. Eliotekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]