Edukira joan

George erregearen uhartea (Antartika)

Koordenatuak: 62°02′S 58°21′W / 62.03°S 58.35°W / -62.03; -58.35
Wikipedia, Entziklopedia askea
George erregearen uhartea

Ezkurra badia
Bertako izenaKing George Island
Geografia
KokapenaAntartika
UhartediaHego Shetlandak
Azalera1.150 km2
Politika
Herrialdea Itun Antartikoa. Herrialde hauek eskatua:
Gizartea
Biztanleria500

George erregearen uhartea, Argentinan Maiatzaren 25a uhartea eta Errusian Waterloo uhartea izenekin ezaguna, Antartikako Hego Shetlandak uhartediko handiena da. Fildes itsasarte estuak Nelson uhartetik bereizten du, hego-mendebaldean.

3 badia handi ditu: Maxwell badia (Fildes edo Guardia Nazionala), Admiralty badia (edo Lasserre) eta George erregea badia (edo maiatzaren 25a). Uhartearen mendebaldean Fildes penintsula dago, non Harresi Handia (Txina), Escudero eta Frei (Txile), Bellingshausen (Errusia) eta Artigas (Uruguay) baseak daude. Gainazalaren %90 baino gehiago izotza da. 95 kilometro luze eta 25 zabal neurtzen ditu eta 705 metroko altuera du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]