Georges Auric

Wikipedia, Entziklopedia askea
Georges Auric

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorges Abel Auric
JaiotzaLodève1899ko otsailaren 15a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 8. barrutia1983ko uztailaren 23a (84 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Conservatoire à rayonnement régional de Montpellier (en) Itzuli
Parisko Schola Cantorum
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Georges Caussade (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, koreografoa, soinu banda konpositorea eta aktorea
KidetzaGroupe des Six (en) Itzuli
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
Mugimenduamusika klasikoa
Genero artistikoaopera

IMDB: nm0005952 Allocine: 37589 Allmovie: p80197 IBDB: 11325
Spotify: 1OWxt3WxCvMwyOwfdQ20RK Musicbrainz: 862ba79a-784e-4ec1-a44f-87c9f0788e37 Discogs: 361808 IMSLP: Category:Auric,_Georges Allmusic: mn0000645801 Find a Grave: 21584 Edit the value on Wikidata

Georges Auric (Lodève, Hérault, 1899ko otsailaren 15a - Paris, 1983ko uztailaren 23a) frantses musikagilea izan zen. Montpellierko Kontserbatorioan egin zituen musikako ikasketak, eta Parisko Kontserbatorioan egin zituen trebakuntzakoak. Azken horretan kontrapuntua eta fuga landu zituen, batez ere.

1914an egin zuen lehenengo lana: Interludes. Ondoren, Schola Cantorumen Vincent d´Indy eta Arbert Rousselen ikaslea izan zen. 1917an osatu zuen lehenengo balleta, Les Noces de Gamache (Gamacheko ezkontzak), eta handik bi urtera opera komiko bat, La reine de coeur (Bihotzeko Erregina). Puskatu egin zituen bi partitura horiek, ordea. Darius Milhaud eta Jean Cocteaurekin batera Les six taldea sortu zuen. Diaghilevek eskatu zizkion lehenengo balletak (Les Fâcheux, 1924; Les Matelots, 1925). 1930ean Cocteauren Le Sang d´un poète (Poeta baten odola) filmeko musika osatu zuen, eta ondoren, John Hustonen Moulin Rouge (Errota gorria) filmekoa, izugarrizko arrakasta izan zuena.

1962tik 1968ra bitartean, Antzoki Liriko Nazionalen Bilkurako administratzaile izan zen. Garai hartako ahots handienak eraman zituen Garnier jauregira: Maria Callas, Elisabeth Schwarzkopf, Birgitt Nilsson, Tito Gobbi, Galina Vitxnievskaia. Kontzertuetan, tresnetarako zenbait partitura eta ganbera-musikarako zenbait lan egin zituen: Sonatine (1923, Sonatina), Petite Suite (1927, Suit txikia), Sonate pour violon et piano (1936, Biolin eta pianorako sonata), Sonate pour flûte et piano (1964, Sonata flauta eta pianorako). Balletak ere osatu zituen: Les Enchantements d´Alaine (1929, Aladinoren lilurak), Chemin de lumière (Argi-bidea) eta Coup de feu (1952, Tiroa). Zineman lan ugari egin zituen; aipagarriak ditu, besteak beste, René Clair (À nous la liberté, 1932), Jean Delannoy (Symphonie pastorale, 1946), John Huston (Moulin Rouge, 1952), Henri-Georges Clouzot (Le Salaire de la peur, 1953), René Clément (Gervaise, 1956), Gérard Oury (La Grande Vadrouille, 1967) zuzendarien filmetako musika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Auric Aldatu lotura Wikidatan