Edukira joan

Georges Capdeville

Wikipedia, Entziklopedia askea
Georges Capdeville

Bizitza
JaiotzaBordele1899ko urriaren 30a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLesparre-Médoc1991ko otsailaren 24a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbol arbitroa
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

Pierre Georges Louis Capdeville (Bordele, 1899ko urriaren 30aLesparre-Médoc, 1991ko otsailaren 24a) frantziar futbol epailea izan zen.

Stade Bordelais taldeko futbolaria izan zen. 1932tik 1945era arbitro izan zen eta 1966tik 1975era Akitaniako Futbol Liga zuzendu zuen.

Italiak eta Hungariak jokatutako 1938ko Munduko Futbol Txapelketako finaleko epailea izan zen. Bere jaioterrian Munduko Futbol Txapelketako finala arbitratu duen bakarra da.

Aurretik, Parisko Racing Clubek eta FCO Charlevillek jokatutako 1936ko Frantziako futbol kopako finaleko epailea izan zen. Jugoslavia eta Ingalaterrako selekzioen arteko partida ere epailea izan zen Bigarren Mundu Gerra hasi aurreko azken biran.

Ondoren, 1942 eta 1945eko Frantziako Kopako finalak erabaki zituen.