Georges Charpak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Georges Charpak
CHARPAK Georges-24x50-2005 cropped.JPG
Bizitza
Jaiotza Dubrovytsia1924ko abuztuaren 1a
Herrialdea Frantzia
Polonia
Heriotza Paris2010eko irailaren 29a (86 urte)
Hezkuntza
Heziketa Lycée Saint-Louis
Mines ParisTech
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea fisikaria eta idazlea
Enplegatzailea(k) CERN
Jasotako sariak
Kidetza Frantziako Zientzien Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Austrian Academy of Sciences
Zientzien Errusiar Akademia

Georges Charpak (Dąbrowica, Polonia, 1924ko abuztuaren 1a - Paris, Frantzia, 2010eko irailaren 29a) fisikaria eta irakaslea izan zen. Fisikako Nobel saria irabazi zuen 1992an, partikula subatomikoak atzemateko asmatu zituen tresnei esker.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz poloniarra, zazpi urte zituela Parisa aldatu zen familiarekin. Parisko Saint Louisen eta Montpellier Institutuan egin zituen ikasketak. Bigarren Mundu Gerran Parisko Meatzaritza Eskolan ikasi zuen, baina Frantziako Erresistentziarentzat lan egin zuen, eta atxilo hartu zuten 1943an; kontzentrazio-esparru batean eduki zuten 1945. urte arte.

1946an, aske gelditu zen eta frantses hiritartasuna hartu zuen. Ikerketa-lanak 1948an hasi zituen, Frantziako Zientzia Ikerketarako Gunean (Centre National de la Recherche Scientifique, CNRS), eta 1959an fisikari iraunkor izendatu zuten Ikerketa Nuklearretarako Europako Biltzarrean (Conseil Européen pour la Recherche Nucléaire, CERN). 1984 urteaz geroztik, Parisko Fisikako eta Kimikako Goi Mailako Eskolako irakaslea zen; Estatu Batuetako Akademia Nazionaleko kidea eta, 1985etik aurrera, Frantziako Zientzien Akademiako kidea ere bazen, besteak beste. Charpakek fisika nuklearraren alorreko lanak egin zituen, hasieran batez ere, eta geroago energia handiko partikulen alorra landu du bereziki.

Beste zenbait sariren artean, Fisikako Nobel saria irabazi zuen 1992an, partikula subatomikoak atzemateko asmatu zituen tresnei esker, bereziki hari anitzeko ganbera proportzionalari esker. Charpakek partikula subatomikoak detektatzeko landutako sistema horren bidez, aldi berean diharduten bilioika partikularen artean ikertzailearen interesekoak diren partikulen arteko elkarreraginak azter daitezke, ordenagailu bidez. Partikulen fisikan hainbat aurkikuntza egiteko baliagarria izan da haren lana, besteak beste oinarrizko partikula asko aurkitzeko, eta erabilera praktikoari dagokionez, gero eta gehiago erabiltzen ari da biologian eta medikuntzan: besteak beste, X izpien bidez irudi hobeak hartzeko aukera ematen du eriari erradiazio gutxiago igorriz, eta litekeena da minbiziaren kontrako sendabideak aurkitzeko baliagarria izatea.

Frantzian, Charpak energia nuklearraren aldekoa izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Charpak Aldatu lotura Wikidatan