Georges Ibrahim Abdallah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Georges Ibrahim Abdallah
Bizitza
Izen osoa Georges Ibrahim Abdallah
Jaiotza Al Qoubaiyat Itzuli1951ko apirilaren  2a (68 urte)
Herrialdea  Libano
Jarduerak
Jarduerak militante politikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Eliza katoliko maronita

Georges Ibrahim Abdallah (arabieraz: جورج إبراهيم عبدالله‎; Kobaiat, Libano, 1951eko apirilaren 2a -) Libanoko militante bat da. Europan arrazoi politikoengatik espetxean denbora gehien daraman presoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palestina Askatzeko Herri Frontean kide (FPLP), Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen (FARL) sorreran parte hartu zuen 1980ko hamarkada hasieran Ibrahim Abdallak. 1984ko urriaren 25ean atxilotu zuten Lyonen (Frantzia) CIAko eta Mossadeko bi agenteren hilketarekin lotuta, eta bizi arteko zigorra ezarri zioten. Hiru aldiz agindu zuten askatzeko, baina oraingoz kartzelan jarraitzen du[1].

Askatzeko kanpaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean-Louis Chalansetek, Ibrahim Abdallahen abokatuak, eskatu zuen presoa libre uzteko. Bestalde, Lannemezango espetxean —bertan zegoen Ibrahim Abdallah— elkarretaratzera deitu zuen urriaren 26rako Giza Eskubideen Ligak. Gainera, urriaren 23an, hamalau hautetsik —diputatu, senatari, alkate eta lurralde kontseilariak— gutun bat igorri zioten Frantziako presidente François Hollanderi, eskatuz presoa libre utz zezala eta Libanora itzultzen utz ziezaiola[1].

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]