Georges Lakonbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Georges Lakonbe
Bizitza
Jaiotza Ortheze1879ko urtarrilaren 31
Herrialdea  Frantzia
Heriotza ParisAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "uztaila" (68 urte)
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria
Kidetza Eskualzaleen Biltzarra
Euskaltzaindia
Frantziako Filosofia Elkartea
Eusko Ikaskuntza
Euskaltzain eta idazle batzuk, 1927an Euskaltzaindiak eginiko ohiko biltzar batean. Ezkerretik eskuinera, zutik: Orixe, Jean Elizalde, Seber Altube, Julio Urkixo eta Erramun Olabide. Eserita: Juan Bautista Eguzkitza, Bonifazio Etxegarai, Resurreccion Maria Azkue eta Georges Lakonbe.

Georges Lakonbe (Ortheze, Frantzia, 1879ko urtarrilaren 31 - Paris, Frantzia, 1947ko uztaila) euskalaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bearnon jaioa bazen ere, familia euskalduna zuen, ama Nafarroa Beherekoa izanik. 1900an Parisa joan zen Sorbonan filosofia ikasteko. JDJ Salaberriren kantutegian oinarri hartuta, euskal gaiez arduratzen hasi zen. Euskalerriaren Alde eta Eskualduna aldizkarietan hasi zen idazten. Julio Urkixorekin batera Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria sortu zuen, euskal hizkuntzalaritzaren maila bultzatu zuena. Eskualtzaleen Biltzarra sortu zuen eta erakunde horretako presidente izan zen.

Gutun bidezko harremana izan zuen Azkuerekin, Broussainekin, Urkijorekin, Landerretxerekin eta Guillaumerekin, besteak beste. Parisko Société Linguistique elkarteko eta Antropologiako Institutu frantseseko kide izan zen. Lehen Mundu Gerran zauritu zuten eta eskuineko besoa galdu zuen. 1920an, Lacombek Broussainen lekua hartu zuen Euskaltzaindian. 1922an Eusko Ikaskuntzaren hirugarren biltzarrean parte hartu zuen.

Aldudeko eta Zuberoako hizkerei buruzko lan bana egin zuen, gaur egun gehienak galdu badira ere. Gavelekin batera Grammaire Basque (1937, lehen liburukia) argitaratu zuen, baina bukatu gabe geratu zen. 150 bat lan argitaratu zituen RIEV aldizkarian. Ideologiaz liberaltzat, apolitikotzat eta agnostikotzat hartzen zuen bere burua. Lakonberen gutunak gizalegez beteak, Bulletin du Musée Basque aldizkarian argitaratu ziren (1968, 1982, 1985).

Lakonberen euskara eta euskal literaturari buruzko lanak 150 baino gehiago dira, aipagarrienak idazle klasikoei buruzkoak izanik. 1912tik aurrera, euskaltzain ere izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]