Georgianaren erretratua, Devonshireko Dukesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Georgianaren erretratua, Devonshireko Dukesa
Portrait of Georgiana, Duchess of Devonshire'
Jatorria
Sortzailea(k)Thomas Gainsborough
Sorrera-urtea1780(e)ko hamarkada
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak127 (altuera) × 101,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaChatsworth House (en) Itzuli
Bildumaezezaguna eta Chatsworth House (en) Itzuli
Argumentu nagusiaGeorgiana Cavendisha

Georgianaren erretratua, Devonshireko Dukesa (ingelesez: Portrait of Georgiana, Duchess of Devonshire), Thomas Gainsborough margolari ingelesak 1785 eta 1787 artean egin zuen erretratu bat da. Oihal gaineko olio-margolana da, eta, gaur egun, San Petersburgoko Hermitage museoan ikus daiteke.

Margolanaren misterioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Georgiana Cavendish, Devonshireko Dukesa, bere jendaurreko bizitzaren bitartean, margolari batzuek margotu zezaten jarri zen, besteak beste, Thomas Gainsborough eta Joshua Reynolds.

Margolan honen ibilbidea oso konplexua izan da, eta eleberri bat idazteko gaia ematen du. Devonshireko Dukesa Chatsworth Housen bizi zen eta lana handik desagertu egin zen. Urteetan ez zen lan honetaz ezer jakin baina 1830an maisu zahar baten etxean agertu zen; maisu horrek, nola margolana kebide gainean ez zen ondo egokitzen, beheko aldea moztu zion. 1841an 56 £ libretan argazki-merkatari bati saldu zion eta honek bere laguna zen Wynn Ellis arte-bildumagileari eman zion. Ellis hil zenean margolana Christie'sen, Londresen, salgai jarri zen 1876an. Orduan Bond Street bildumagileak erosi zuen, garai hartan astronomikoa zen zifra baten truke, 10.000 ginea. Hiru aste geroago margolana Thomas Agnew & Sons galeriatik lapurtu zuten. 25 urte behar izan ziren Adam Worth "Krimenaren Napoleon" lapur ezaguna lapurretaren egilea izan zela jakiteko. Hasiera lapurretaren helburua bere anaiaren fidantza ordaintzeko izan omen zen baina, azkenik, anaia libre utzi zuten eta Worthek margolanarekin gelditzea eta Ameriketako Estatu Batuetara eramatea erabaki zuen. Margolana 1994arte Morgan familiaren eskuetan egon zen; urte horretan Sotheby's-ek salgai jarri zuen. Lanaren jabe berria Devonshireko hamaikagarren Dukea izan zen eta egun arte-lana, berriro ere, 200 urte pasa ondoren, Chatsworth Housera itzuli zen. Dukeak 408.870$ ordaindu zuen.[1][2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thomas Gainsboroughen lan honek bere beste erretratuen ezaugarriak erakusten ditu: zehaztasun handiak, emakume idealizatua, arrosaren sinboloa... Badago, hala ere, elementu batek lan hau ezberdin egiten duena: kapela ikaragarri handia. Horrelako kapelak boladan jarri ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]