Georgiar kaligrafia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Georgiar kaligrafia.

Georgiar kaligrafia (georgieraz: ქართული კალიგრაფია kartuli k'aligrapia) historikoki georgieraz idazteko kaligrafia edo idazkera artistikoa da. Georgian tradizio handia du, Erdi Arotik garatutakoa. Lurraldean erabili izan diren hiru alfabetoetan[1] aurkitu daiteke. Forma biribilak dira kaligrafia honen ezaugarri nagusia.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristautasunak garrantzi handia izan du Georgiaren artea garatzeko prozesuan. Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoak eskuizkribu, erregistro eta testu asko utzi ditu. Tradizio hori ez da galdu eta urtero, apirilaren 14an, Georgieraren Eguna ospatzen da; egun horretan kaligrafia leihaketak antolatzen dira eta onenei Eskuizkribuen Georgiar Zentro Nazionalean sariak ematen zaizkie.

Georgiatik kanpo ere kaligrafia horren aztarnak aurki daitezke, esaterako Greziako Athos mendian dagoen Iviron monasterioan edo Israelgo Jerusalemen dagoen Gurutzearen monasterioan. Sarritan, arkitektura apaintzeko apaingarri gisa erabili izan da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen kaligrafia georgiarraren adibide batzuk:

Kaligrafo ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VI. mendetik gaur egun arte ezagutzen dira kaligrafoak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georgiar kaligrafia Aldatu lotura Wikidatan