Edukira joan

Georgios Tsolakoglou

Wikipedia, Entziklopedia askea
Georgios Tsolakoglou
Greziako lehen ministro

1941eko apirilaren 30a - 1942ko abenduaren 2a
← Emmanouil Tsouderos - Konstantinos Logothetopoulos →
Bizitza
JaiotzaRentína, 1886ko apirila
Herrialdea Grezia
HeriotzaAtenas, 1948ko maiatzaren 22a (62 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: leuzemia
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraHeleniar Armada
Graduateniente jeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoahautagai independente

Georgios Tsolakoglou (grezieraz: Γεώργιος Τσολάκογλου; Rentina, 1886ko apirila – Atenas, 1948ko maiatzaren 22a) greziar militar eta politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1941etik 1942ra.

Aromaniarra izan zen. Greziako armadako ofiziala izan zen eta Balkanetako Gerretan, Lehen Mundu Gerran, Aliatuen esku-hartzea Errusiako Gerra Zibilean eta Greko-turkiar gerran borrokatu zuen.

1941ean, teniente jeneral mailarekin, Greziako armadaren errendizioa eskaini zion Wehrmacht-i. 1941eko apirilean txotxongiloen gobernuko lehen ministro izendatu zuten. Haren agintaldian Italiak Greziaren zati bat hartu zuen eta Bulgariak Greziako Trazia anexionatu zuen. Gosete handia ere gertatu zen. 1942ko abenduan kargutik kendu eta Konstantinos Logothetopoulosek ordezkatu zuen.

Gerraren amaieran atxilotu eta heriotza-zigorra ezarri zioten. Ondoren, heriotza-zigorra aldatu eta betiko espetxealdia ezarri zitzaion. Kartzelan hil zen 1948an.