Gerald Moore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gerald Moore
Bizitza
Jaiotza Watford Itzuli1899ko uztailaren 30a
Herrialdea  Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
Heriotza Buckinghamshire1987ko martxoaren 13a (87 urte)
Hezkuntza
Heziketa Watford Grammar School for Boys Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak piano-jotzailea
Lantokia(k) Toronto
Jasotako sariak
Musika instrumentua pianoa

Gerald Moore (Watford, Ingalaterra, 1899ko uztailaren 30a - 1987ko martxoaren 13a) britainiar piano-jotzailea izan zen.

Bere jaioterrian hasi zituen piano-ikasketak. 1913an haren familia Kanadara joan zen bizitzera, eta Moorek Torontoko Kontserbatorioan jarraitu zituen bere ikasketak.

Britainia Handira itzuli zenean bakarlari gisa aritzeko asmoak utzi eta laguntzaile gisa hasi zen. Yehudi Menuhin eta Emanuel Feuermannekin sonatak jo zituen batez ere, baina bestela, Liedak jotzen zituen gehienbat. Abeslarien piano laguntzaile izan zen, lehenbizi Chaliapine, Frida Leider, Elisabeth Schumann, Hans Hotter (Schuberten Winterreise eta Schwanengesang grabatu zuen harekin), Kirsten Flagstad (Wagnerren Wesendonck Lieder grabatzeko hautatu zuena) eta Kathleen Ferrierrena. Ondoren Victoria de Los Angeles, Elisabeth Schwarzkopf, Irmgard Seefried, Christa Ludwig, Janet Baker eta, batez ere, Dietrich Fischer-Dieskau ahots ospetsuekin aritu zen.

Hainbat hitzaldi eta ikastaro eman zituen mundu osoan, eta hainbat liburu idatzi zituen: The Unshamed Accompanist (1943, Laguntzaile lotsagabea), Singer and Accompanist (1953, Abeslaria eta laguntzailea), Am I too Loud? (1962, Ozenegi ari al naiz?), Schubert Song Cycles (1975, Schuberten abestiak), Farewell Recital (1978, Agur emanaldia).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.