Edukira joan

Geraldo de Souza Rodrigues

Wikipedia, Entziklopedia askea
Geraldo de Souza Rodrigues
elizbarrutiko apezpiku

2023ko urriaren 25a - 2025eko apirilaren 13a
José Moreira da Silva - Dorival Souza Barreto Júnior
Elizbarrutia: Januáriako elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaPorto Firme, 1963ko urriaren 24a
Herrialdea Brasil
Heriotza2025eko apirilaren 13a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, apezpiku katolikoa eta diakonoa
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa

Geraldo de Souza Rodrigues (Porto Firme, 1963ko urriaren 24aBelo Horizonte, 2025eko apirilaren 13a) brasildar elizgizon katolikoa izan zen, 2023tik 2025era Januáriako apezpikua izan zena.[1]

Geraldo de Souza Rodrigues apezpikuaren armarria.

1978an hasi zuen apaiz izateko prestaketa eta Marianako apaizgaitegi txikian sartu zen. 1983 eta 1984an filosofia ikasi zuen eta 1985etik 1988ra teologia, Marianako San Jose apaizgaitegi nagusian.[1][2]

1987ko azaroaren 28an diakono ordenatu zuten Marianako Jasokundeko Andre Mariaren katedralean.[2] 1988ko maiatzaren 20an apaiztu zen jaioterrian, Marianako artxidiozesian inkardinatuta geratuz.[1]

Ondoko elizetako parrokoa izan zen:

Gainera, Marianako artxidiozesiako katekesi-koordinatzailea, apaizen ordezkaria, Aholkularien Elkargoko eta Pastoral Kontseiluko kidea izan zen.[1][2]

2023ko urriaren 25ean, Frantzisko aita santuak Januáriako apezpiku izendatu zuen.[1] 2024ko urtarrilaren 27an Airton José dos Santos Marianako artzapezpikuak ordenatu zuten Porto Firmeko Sortzez Garbiaren elizan. Beste kontsakratzaileak José Carlos de Souza Campos Montes Clarosko artzapezpikua eta Lauro Sérgio Versiani Barbosa Colatinako apezpikua izan ziren.[3][4]

Giltzurruneko minbizia diagnostikatu ziotenean, tratamendua hasi zuen, baina 2025eko apirilaren 13an hil zen Belo Horizonten.[5][6][7]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 (Italieraz) «Nomina del Vescovo di Januária (Brasile)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2023-10-25 (kontsulta data: 2025-04-19).
  2. 1 2 3 4 (Portugesez) «Nomeado o novo bispo da diocese de Januária, em Minas Gerais» CNBB 2023-10-25 (kontsulta data: 2025-04-19).
  3. (Portugesez) «Divulgada a data da ordenação episcopal de Monsenhor Geraldo» Arquidiocese de Mariana 2023-11-01 (kontsulta data: 2025-04-19).
  4. 1 2 (Ingelesez) «Bishop Geraldo de Souza Rodrigues †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-04-19).
  5. (Portugesez) «Nota de Falecimento de Dom Geraldo de Souza Rodrigues» Arquidiocese de Mariana 2025-04-14 (kontsulta data: 2025-04-19).
  6. (Portugesez) «Luto e dor: falece Dom Geraldo de Souza Rodrigues» Correio de Minas 2025-04-14 (kontsulta data: 2025-04-19).
  7. (Portugesez) «Faleceu dom Geraldo de Souza Rodrigues, bispo diocesano de Januária (MG)» CNBB 2025-04-14 (kontsulta data: 2025-04-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]