Gerard Peter Kuiper
Itxura
Gerard Peter Kuiper (Harenkarspel, Herbehereak, 1905eko abenduaren 7a - Mexiko Hiria, Mexiko, 1973ko abenduaren 23a) astronomoa izan zen. Eguzki-sistemari buruz eman zituen teoriengatik eta egindako aurkikuntzengatik ezaguna. Ikasketak eginik, Estatu Batuetara joan zen; Yerkes eta McDonald Behategietako zuzendari izan zen. Marteko atmosferan karbonoa, Uranoren bosgarren ilargia eta Neptunoren bigarrena aurkitu zituen, bai eta bere izena daraman gerrikoa ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.