Germán Pavón Puente
| Germán Pavón Puente | |||||
|---|---|---|---|---|---|
2001eko apirilaren 19a - 2015eko urtarrilaren 20a ← Vicente Rodrigo Cisneros Durán (en) Elizbarrutia: Ambatoko elizbarrutia
1989ko urtarrilaren 28a - 2001eko apirilaren 19a ← Luis Clemente de la Vega Rodriguez (en) Elizbarrutia: Tulcángo elizbarrutia | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Quito, 1936ko urriaren 28a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Quito, 2025eko otsailaren 22a (88 urte) | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea | ||||
| Hizkuntzak | latina ingelesa gaztelania | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa, apezpikuen emeritua eta apezpiku katolikoa | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Germán Trajano Pavón Puente (Quito, 1936ko urriaren 28a – ibidem, 2025eko otsailaren 22a) ekuadortar elizgizon katolikoa izan zen. 1989tik 2001era Tulcángo apezpikua izan zen, eta 2001etik 2015era Ambatoko apezpikua.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936ko urriaren 28an jaio zen Ekuadorko Quito hiriburuan, familia katoliko batean. César Pavón Losa eta Marianita Puente Villamarínen semea izan zen. Lehen mailako ikasketak Kristau Eskoletako Anaien El Cebollar ikastetxean egin zituen, eta bigarren mailakoak Quitoko San Luis apaizgaitegi txikian. Han graduatu ondoren, San Jose apaizgaitegi nagusian sartu zen.[1] Unibertsitate Gregoriano Pontifikalean ikasi ondoren, Zuzenbide Kanonikoan doktoretza lortu zuen. Gainera, Gizarte Pastoraltzan titulua lortu zuen Pro Sodasli Institution nazioarteko zentroan.[2] 1960ko ekainaren 29an apaiztu zen.[3]
1989ko urtarrilaren 28an, Joan Paulo II.a aita santuak Tulcángo apezpiku izendatu zuen. Urte bereko otsailaren 25ean, Antonio González Zumárraga artzapezpikuak ordenatu zuen Quitoko katedralean.[4]
2001eko apirilaren 19an Ambatoko apezpiku izendatu zuten.[5] 2004an, Guarandako administratzaile apostolikoa izan zen.[6]
Berrezarkuntzaren aldeko batzorde baten laguntzarekin, Ambatoko katedrala txukundu zuen. Horrez gain, apezpiku-etxea eraiki zuen.[7]
2011n, Zuzenbide kanonikoaren kodeak ezarritakoaren arabera dimisioa aurkeztu zuen. 2015eko urtarrilaren 20an, Frantzisko aita santuak bere dimisioa onartu zuen, aldi berean bere ondorengoa izendatuz.[8]
Azken urteetan, biriketako gaixotasun bat pairatzen zuen. 2025eko otsailaren 22an hil zen Quiton, 88 urte zituela. Gorpua Ambatora eraman zuten[9] eta otsailaren 23an hobiratu zuten bertako katedralean.[7]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tungurahua probintziaren Merezimendu Zibilaren Saria[1]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Costantino Patrizi Naro kardinala (1828)
- Lucido Maria Parocchi kardinala (1871)
- Pio X.a aita santua (1884)
- Benedikto XV.a aita santua (1907)
- Pio XII.a aita santua (1917)
- Carlo Confalonieri kardinala (1941)
- Pablo Muñoz Vega kardinala (1964)
- Antonio José González Zumárraga artzapezpikua (1969)
- Germán Pavón Puente apezpikua[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «La recompensa está en el beneficio a los demás» La Hora 2007-07-03 (kontsulta data: 2025-03-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «S.E. Mons. Germán Trajano Pavón Puente» Diócesis de Ambato (kontsulta data: 2025-03-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mons. Germán Pavón - Obispo Emérito de Ambato» Conferencia Episcopal Ecuatoriana (kontsulta data: 2025-03-12).
- ↑ a b (Ingelesez) «Bishop Germán Trajano Pavón Puente †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-03-12).
- ↑ (Italieraz) «Nomina del Vescovo di Ambato (Ecuador)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2001-04-19 (kontsulta data: 2025-03-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lasso Flores, Javier. «Bodas de Oro de la Diócesis de Guaranda» Noticias Eclesiásticas de Ecuador 2007-12-19 (kontsulta data: 2025-03-12).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Último adiós a monseñor Pavón» El Heraldo 2025-02-24 (kontsulta data: 2025-03-12).
- ↑ (Italieraz) «Rinuncia del Vescovo di Ambato (Ecuador) e nomina del successore» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2015-01-20 (kontsulta data: 2025-03-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Monseñor Germán Pavón partió a la eternidad» El Heraldo 2025-02-23 (kontsulta data: 2025-03-12).[Betiko hautsitako esteka]