Germaniar hizkuntzak
Wikipedia(e)tik
Germaniar hizkuntzak mintzaira indoeuroparren adarrak dira. Hiru azpitalde bereizten dira: ekialdeko, mendebaldeko eta iparraldekoa. Talde handi honen barruan munduko hizkuntzarik erabileenetarikoa dugu, ingelesa alegia, bai eta alemana edo nederlanderaren moduko hizkuntza hedatuak ere bai.
Lau kontinenteetan hitz egiten dira germaniar hizkuntzak. Europan eta Amerikan nagusiki, baina baita Afrikan eta Asian ere. Guztira, 560 milioi hiztun inguruk dituzte mintzaira hauek lehen hizkuntza gisa.
Bestetik, hizkuntza gutxitu edo txikien artean islandiera, frisiera eta faroera ditugu.
Eduki-taula
Ekialdekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egun azpitalde honetako mintzaira guztiak desagertu dira. VIII. mende arte existitu ziren.
Germaniar hizkuntzak Europan:
* Horiz: Nederlandera
* Berdez: Alemanaren aldaerak (beherea, tartekoa eta garaia)
* Laranjaz: Anglikoak (ingelesa, eskoziera)
* Arrosaz: Frisierak
* Urdin ilunez: Ekialdeko eskandinaviarra
* Urdin argiz: Mendebaldeko eskandinaviarra
Marra gorriak iparraldeko eta mendebaldeko germaniar hizkuntzak bereizten ditu.
* Horiz: Nederlandera
* Berdez: Alemanaren aldaerak (beherea, tartekoa eta garaia)
* Laranjaz: Anglikoak (ingelesa, eskoziera)
* Arrosaz: Frisierak
* Urdin ilunez: Ekialdeko eskandinaviarra
* Urdin argiz: Mendebaldeko eskandinaviarra
Marra gorriak iparraldeko eta mendebaldeko germaniar hizkuntzak bereizten ditu.
Mendebaldekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ingelesa: 300-400 milioi hiztun (lehen hizkuntza).
- Alemana: 100 milioi.
- Nederlandera: 22 milioi.
- Afrikaansa: 16 milioi.
- Yiddish: 3 milioi.
- Flandesera: 6.5 milioi.
- Eskoziera: 1.5 milioi.
- Frisiera: 500.000.
Iparraldekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Suediera: 9.3 milioi hiztun.
- Daniera: 5.5 milioi.
- Norvegiera: 4.6 milioi.
- Islandiera: 300.000.
- Faroeera: 60.000-80.000.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Germaniar hizkuntzak |
|
|||||||||||