Germaniar mitologia

Idun eta gazteriaren sagarrak.
Germaniar mitologia iparraldeko Europako hainbat eskualdetan, tartean antzinako Germanian, Eskandinavian, Islandian, Orkadak eta Shetlandak uharteetan, Eskoziako iparraldean edo Ingalaterrako ekialdean, antzinako germaniarrek kristau bilakatu baino lehen zuten sinesmen-multzoa izan zen.
Eskandinaviar bertsio berantiar baten bidez ezagutu ahal izan da Germaniako mitologia. Jainko bi familia bereizten ziren: Aseak eta Vaneak; Jainko horiek elkarren artean borrokatu ziren baina, azkenik, bakezkoak egin zituzten. Hauek dira Germaniako jainko edo mitologiako izaki nagusiak: Balder, Fenris, Freyja, Freyr, Frija, Hagen, Loki, Nibelungoak, Nornak, Odin, Siegfried, Thor, Tyr, Walkiriak, Yggdrasil.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-4-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |