Gernikako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 18′ 51″ N, 2° 40′ 34″ W / 43.314151°N,2.676192°W / 43.314151; -2.676192

Infobox train2.png
Gernika
Guernica - Estación de Euskotren.jpg
Geltokiaren eraikina.
Kokapen mapa
Lineak

« Lurgorri-Gernika Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E4.svg  Institutoa-Gernika »
Kokapena
Helbidea Geltoki plaza, 1; 48300
Udalerria Gernika-Lumo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea GER
Gunea 4. gunea
Irekiera 1888ko abuztuaren 4a
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Arreta bulegoa Aiga toilets inv.svg Pertsonaldun txarteldegia 
Aldageltokia Trena Autobusa 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 6
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren E4Atxuri - Bermeo
Bizkaibus A3513 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Ea - Lekeitio
A3514 Bilbo - Zornotza - Gernika
A3515 Bilbo - Zornotza - Gernika - Bermeo
A3523 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Aulestia - Lekeitio
A3525 Gernika - Zornotza - EHU
A3526 Mungia - Gernika - Laida - Laga - Ibarrangelu
A3532 Gernika - Nabarniz
A3533 Gernika - Mendata
A3534 Gernika - Errigoiti

Gernika Euskotrenen E4 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, Gernika-Lumo udalerrian kokatuta dagoena, Astra, Unceta y Cia S.A. fabrika izandakoaren eta gaur egun Astra gaztetxea den eraikinaren ondoan, hain zuzen ere. Zornotza-Gernika trenbidea inauguratzearekin batera 1888ko abuztuaren 4an ireki zen,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago. Zornotzatik Gernikarako Trenbide Konpainiak eraikitako Zornotza-Gernika trenbidearen geltoki-burua izan zen, trena 1893ko martxoaren 15ean trenbidea Sukarrietako geltokira heldu zen arte.

Geltoki parean trenentzako kotxetegiak daude.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 14,503. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak sarbide bakarra du. Nasen aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten da.

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  Geltoki plaza

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gernikako geltokia Zornotza-Bermeo trenbidearen geltoki nagusia da. Zornotza-Gernika trenbidea ireki zenean geltoki-buru izateagatik trenbidearen funtzionamendurako hainbat zerbitzu bertan kokatu ziren. Hala, geltokiaren eraikinak bi solairuko nabe zentral bat, eta alboetan solairu bakarreko bolumen bana eraiki ziren. Pablo Altzola eta Luis Landetxok diseinatu zuten eta eredutzat hartu zen La Robla trenbideko geltoki nagusietarako.

1893an alboko bolumenei bigarren solairua gaineratu zitzaien, bulegoak ezartzeko.[3]

Eraikin nagusiaz gain, geltokiaren instalazioak hurrengoez hornituta zeuden: 500 m²-ko zama biltegia, zama-kargarako kaia, 340 m²-ko kotxetegiak, 213 m²-ko zurgintza tailerra, 500 m²-ko material mugikorraren mantenurako tailerra, 220 m²-ko lokomotorrentzako depositoa, pisu-baskula eta zubi birakorra. Trenbidean diesel tren-makinak ezarri zirenean geltokian ezarri ziren erregaiarentzako depositoak, eta trenbidea elektrifikatu zenean azpiestazio elektriko nagusia ere hemen kokatu zen. Geltokian hiru pasozko trenbide, zama-kargarako trenbide bat, kotxetegientzako bi eta tailerrentzako hiru trenbide zeuden guztira.

Gernikako bonbardaketaren ondorioz eraikina suntsituta gelditu zen, hormak baino ez zirela zutik mantendu. Eraikina berreraiki zenean bigarren solairuko azalera txikitu zen.

1973an, trenbidearen elektrifikazio lanekin batera, tailer eta kotxeren eraikinak ordeztu ziren, lau trenbide dituen pabilioi berri bat eraikiz eta horren inguruan azpiestazio elektrikoa kokatuz.

1990ean katigamendu elektriko sistema ezarri zen, trenbideen maniobrak modu automatikoan egiteko.

Zama biltegiaren eraikina Gernikako Udalaren menpeko kultur-informazio bulego bihurtu da.

2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[4]

2018ko uztailaren 5ean Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Bezeroen Arretarako Bulego integral berria ireki zen.[5]

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarril de Amorebieta a Guernika y Pedernales (AGP) y Bermeo (*) . Noiz kontsultatua: 2017-10-26 .
  2.   OLAIZOLA ELORDI, JUANJO «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren 151. orrialdea . Noiz kontsultatua: 2017-10-25 .
  3.   OLAIZOLA ELORDI, JUANJO «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren 151. orrialdea . Noiz kontsultatua: 2017-10-25 .
  4.   Irekia «Irekia - Euskotrenek salmenta automatikoko sistema ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako egokitu du» www.irekia.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04 .
  5.   «Garraio Publikoko Bulego berri bat irekiko da Gernikan, Euskotreneko geltokian, eta Atxuriko Euskotreneko geltokian dagoen Garraio Publikoko Bulegoa itxiko da. | bizkaiko garraio partzuergoa - consorcio de transportes de bizkaia» www.ctb.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-05 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]