Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Gernu-aparatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Gernu-aparatu
Urinary system.svg
Xehetasunak
Honen parte genitourinary system Itzuli
Iraitz-sistema
Konponenteak Puxika
Uretra
giltzurruna
Ureterra
upper urinary tract Itzuli
lower urinary tract Itzuli
Identifikadoreak
Latinez systema urinarium
TA A08.0.00.000
FMA 7159
Terminologia anatomikoa

Gernu-aparatua gorputzetik sustantzia toxikoak ateratzen arduratzen den hiru sistemetako bat da, digestio-aparatua eta arnas aparatuarekin batera. Kasu honetan, gernuaren (pixa edo txiza) bidez egiten du aipatutako funtzio hori. Bestela, aparatu kardiobaskularraren laguntzarekin lortzen ditu toxiko horiek bereganatzea odolaren bidez, giltzurrunean sartuz.

Gernua giltzurrunek jariatzen duten iraizkin likidoa da, eta, maskurian pilatu ondoren, uretratik kanporatzen da. Pertsona helduak 1.300-1.600 cm3 kanporatzen ditu egunero, egoera normalean. Gernuaren % 90-96 ura da; uraz gain, ordea, urea, sodio kloruroa (gatz arrunta), azido fosforikoa, azido sulfurikoa, azido urikoa, amoniakoa eta abar ditu. Ureak usaina izaten du.[1]

Sistema honen gaixotasunez arduratzen diren espezialitate medikoak Nefrologia eta Urologia dira.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giltzurruna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Giltzurrun»

Giltzurruna guruin-organo bikoitza da, eta gernua jariatzen du. Indaba-formakoak dira giltzurrunak, eta sabelalde-barrunbearen atzeko aldean daude. Kolore gorrizta kafe-kolorearen antzekoa dute eta trinkoak dira. Luzetarako ardatzaren inguruan zertxobait barrurantz jiraturik daude. Gizonezkoarenak 140 g inguru pisatu ohi ditu, eta emakumezkoarenak, berriz, 125 g. Neurri hauek izan ohi ditu: 12 × 6 × 3 cm. Gernu-ekoizpenaz gain, beste funtzio hauek ere betetzen ditu: azido-base oreka eta presio arteriala mantentzea, oreka ionikoa mantentzea, katabolito toxikoak gernutik iraiztea, farmakoak iraiztea. Baditu funtzio endokrinoak ere: eritropoietina, errenina eta D bitamina jariatzea[1].

Gernubideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nefronak eta hodi biltzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nefronek eta hodi biltzaileek papiletan dute bokalea, gernua bertatik kalizetara isurtzeko (giltzurrun).

Kalizak bi motatakoak dira:

  • Papilarrak, elkartu eta kaliza pelbianoak eratzen dituzte.
  • Pelbianoak, elkartu eta giltzurrun-pelbisa eratzen dute.

Kalizen jarraipena, beraz, pelbisa dugu, zabala hasieran eta estua amaieran, ureterrarekin lotzen den gunean.

Gernu-hodi guztiek zuntz muskular leunak dituzte paretetan. Haietako batzuk, zuntz zirkularrak hain zuzen, bildu egiten dira leku jakin batzuetan, esfinterrak eratzeko:

  • Kaliza papilarren eta pelbianoen artean.
  • Kaliza pelbianoaren eta pelbisaren artean.
  • Pelbisaren eta ureterraren artean.
  • Gernu-hodiak aldizka uzkurtzen dira, gernuaren aurrerantzeko higidurari laguntzeko.

Ureterra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ureter»

Giltzurrunetik maskuriaren trigonoraino jaisten den hodi luzea dugu ureterra. Gernua giltzurrun-pelbisetik maskurira garraiatzen du. Gerrialdeko ornoen apofisi zeharren albotik jaisten da, plano sakonean dagoen psoas muskuluan bermaturik. Odol-hodi gonadalen atzetik eta iliakoen aurretik pasatzen da. Odol-hodi iliakoak zeharkatu aurreko zatiari, ureterraren zati lunbar deritzo, zeharkatu ostekoari, berriz, zati pelbiko.

Ureterrak hiru estugune ditu:

  • Lehenengoa, giltzurrun-pelbisarekiko elkargunean.
  • Bigarrena, odol-hodi iliakoen gainetik pasatzean.
  • Hirugarrena, amaieran, maskuriaren pareta barruan.

Histologikoki, hiru geruzek osatzen dute:

  • Mukosa (barrualdetik).
  • Muskularra (zuntz muskular leunak). Geruza muskularrak zuntz zirkularrak (kanpoan) eta luzetarakoak (barruan) ditu. Uzkurtzean, gernua aurrera eramaten duten uhin edo higidura peristaltikoak sorrarazten ditu.
  • Kanpoko konektiboa.

Inerbazioa: plexu solarretik irteten diren zuntz begetatiboek eramaten dute, peristaltismoa gobernatuz. Sinpatikoak erlaxapena eragiten du, eta parasinpatikoak uzkurdura.

Maskuria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Maskuri»

Maskuria muskulu-mintzezko zakua da, pelbisean dagoena. Gernua pilatzen da bertan, uretratik kanporatua izan dadin.

Uretra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Uretra»

Uretra gernua maskuritik kanpora isurtzen duen hodia. Gizonezkoaren uretra maskuriaren lepotik zakilerainokoa da, 16 cm ingurukoa. Emakumezkoarena, berriz, maskuriaren lepotik gernu-meaturainokoa da, 4 cm ingurukoa. Gizonezkoetan, uretratik esperma isurtzen da eiakulazioan, eta, maskuria hustean, gernua.

Lotutako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giltzurrunekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ureterretakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puxikakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uretrakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Bidaurrazaga, Angel «Gernu-aparatu» Zientzia eta Teknologia Hiztegi berria (Elhuyar Fundazioa).

Ikus,gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gernu-aparatu Aldatu lotura Wikidatan