Gero bat gaurdanik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gero bat gaurdanik
Mikel Laboaren, Ruper Ordorikaren eta Igor Elortzaren musika-lana
Egilea(k)Mikel Laboa, Ruper Ordorika eta Igor Elortza
Argitaratze-data2003
IzenburuaGero bat gaurdanik
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusia2003ko Korrika, euskara eta Ez Dok Amairua

Gero bat gaurdanik 2003an Mikel Laboak eta Ruper Ordorikak Igor Elortzaren hitzekin Korrikarako sortu zuen abestia da.[1][2][3]

Ez Dok Amairu taldea Korrikaren 13. edizioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez Dok Amairu taldeko zenbait kide, Atahualpa Yupanqui (ezkerretik hirugarrena) eta Paco Ibáñez (zortzigarrena) kantariekin: Joxean Artze (ezkerretik bigarrena), Benito Lertxundi (laugarrena), Mikel Laboa (seigarrena), Jose Angel Irigarai (zazpigarrena), Xabier Lete (makurtuta, ezkerretik lehenengoa) eta Lourdes Iriondo.

Mendebaldeko herrialde askotan 13 zenbakia zoritxarra ekartzen duen zenbakia dela, esaten da. Erreparoa izaten da batzuetan 13 zenbakiari (Triskaidekafobia).

2003koa Korrikaren hamahirugarren edizioa izan zenez, txantxetan, balizko zoritxarra horri aipamena eginez, abestian zehar lau aldiz errepikatzen den leloan Ez Dok Amairu mugimendua omendu zuten.

Ez dok hamairu! / Ez da malefiziorik! / Herri bat / Herri bat osorik / Gero bat / Gero bat gaurdanik

Malefiziorik ez dagoela azpimarratu nahi zuten AEKkoek, euskara eta euskal kultura aurrera aterako direla. Korrika hartako leloa 'AEKrekin Herri bat geroa lantzen' izan zen. Eta abestiaren izenburua Gero bat gaurdanik.

Zazpi letren dantza ('r', 'g', 'a', 'e', 'i', 'o', eta 'u')[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitz jolasgurak dira. Letren soinuekin Jolas fonetiko bat dute barruan.

« Ruper Ordorikak eta Mikel Laboak «... gu gara gure gero» hura xuxurlatzen zuteneko abesti hori. »

—Karlos Aizpurua Etxarte[4]


Abestiaren zehar 'r', eta 'g' letrak etengabe ari dira jolasean bokal guztiekin, hamaika konbinazio sortzen dituzte. Konbinazio horiek hasieran soinu hutsak dira, baina gero hitzak ere osatzen dituzte, eta bukaeran esaldiak ere bai:

  • Hasieran 'r' letraren soinu hutsak dira: Arr, Err, Irr, orr, urr
  • Gero soinu horiek hitz bihurtzen dira: harri, herri, Irri, orri, urri
  • Gero antzera gertatzen da 'g' letrarekin: Ga, Ge, Gi, go, gu
  • Hitzak ere bihurtzen dira: gara, gero, gure...
  • ... eta bukaeran esaldi ere bihurtzen dira: 'gara gure gero'
  • Orduan dantza zoroan hasten dira zazpi letra horiek ('r', 'g', 'a', 'e', 'i', 'o', eta 'u'): Geu gara harri / Geu urre gorri / Geu gure orri / Gure urri, gure irri / Harriz harri gora / Gure gero gura / Irriz gara / Gero, gu herri gara
  • Gero berriro hasten da jolasa. Bokal guztiekin dantzan hasten da berriro 'r' letra, baina kasu honetan ez da 'rr' gogorra, 'r' biguna baizik: Ar, Er, Ir, or, ur
  • Hitzak sortzen dira 'r' bigun eta bokalekin: ari, eri, hiri ...
  • Eta esaldia ere bai: Hara herri hori hiri!
  • Azkenean 'g' eta 'r' letrek barruan hartzen dituzte bokalak banan banan: Gar, Ger, Gir, gor, gur
  • Eta zuzenean sartzen dira esaldiak osatzeko jolasean: Gar gorri / Gorgarri / Gure herri / Geroaren egarri

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igor Elortzaren hitzak dira 2003ko Korrikaren. abestiarenak.[5]

Arr, Err, Irr, orr, urr

Arr, harri

Err, herri

Irr, irri

Harri herri, irri urri

Ga, Ge, Gi, go, gu

Ga, gara

Ge, gero

Gu, gure

Gu gara gure gero

Geu gara harri

Geu urre gorri

Geu gure orri

Gure urri, gure irri

Harriz harri gora

Gure gero gura

Irriz gara

Gero, gu herri gara

Ez dok hamairu!

Ez da malefiziorik!

Herri bat

Herri bat osorik

Gero bat

Gero bat gaurdanik (errepika)

Ar, Er, Ir, or, ur

Ar, ari

Er, eri

Ir, hiri

Hara herri hori hiri!

Gar, Ger, Gir, gor, gur

Gar gorri

Gorgarri

Gure herri

Geroaren egarri

Ez dok hamairu!

Ez da malefiziorik!

Herri bat

Herri bat osorik

Gero bat

Gero bat gaurdanik (errepika)

Ez dok hamairu!

Bada egitekorik!

Herri bat

Herri bat osorik

Gero bat

Gero bat gaurdanik

.

2003ko Korrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mauleko kioskoan abiatu zen Korrika apirilaren 4an eta Iruñean bukatu hilaren 13an. Jean Louis Davant euskaltzainak egin zuen lehenengo kilometroa.

Korrika hasi baino hilabete t'erdi lehenago gertatu zen Euskaldunon Egunkariaren itxierak markatu zuen edizio hau. Mezua Egunkariko zuzendaria zen Martxelo Otamendik idatzi eta irakurri zuen Iruñeko Foruen plazan. Korrika amaitzen ari zela Nafarroako Gobernuak debekatu egin zuen Korrika herrialde hartan sartzea baina epaitegiek atzera bota zuten Gobernuaren erabakia.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ikbvideo. (2010-02-11). Korrika 13 bideoklipa "Gero bat gaurdanik" Mikel Laboa eta Ruper Ordorika (2003). (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).
  2. Korrika 13 bideoklipa "Gero bat gaurdanik" Mikel Laboa eta Ruper Ordorika (2003). (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  3. «"Gero bat gaurdanik" (Korrika 13 - 2003)» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  4. Aizpurua Etxarte, Karlos. (2017-04-01). «Heldu dira!» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  5. Txatxangorria-Euskal Karaokeak. (2014-10-24). Euskal Herria korrika -Gozategi-. (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).
  6. Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]