Geronimo Stilton
Itxura

Geronimo Stilton haur literaturako liburu sail bat da, 8 – 12 urteko irakurleentzakoa, jatorriz italieraz idatzia. Elisabetta Dami italiarrak idatzi du, Geronimo Stilton alegiazko idazleak egina izango balitz bezala.[1] Lehenik Italian argitaratu zituen Edizioni Piemme argitaletxeak, 2000. urtean. Liburuetan azaltzen denez, protagonistaren abizena stilton gaztatik dator.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geronimo Stilton saileko liburuak 35 hizkuntzatara itzuli dira. Euskarara Koldo Bigurik eta Lourdes Auzmendik itzuli dituzte, eta Grupo Planeta argitaletxeak eman ditu argitara. Horra euskarara ekarritako liburuen zerrenda:
- Stilton dut izena, Geronimo Stilton
- Mirari galduaren bila
- Nostrasagusen eskuizkribu misteriotsua
- Ongi etorri harkaitz zekenera
- Bidaia zoroa Sagutxistanera
- Munduko lasterketa eroena
- Mona Sagulisaren irribarrea
- Katu piraten galeoia
- Utikan Hemendik Gaztakirtena!
- Altxor desagertuaren misterioa
- Lau sagu oihan beltzean
- Metroko mamua
- Maitasuna gazta bezalakoa da
- Katandere Zazpikatueren Gaztelua
- Heldu biboteei… Aztisagu dator!
- Yetiaren atzetik
- Gaztazko piramidearen misterioa
- Ikaratz familiaren sekretua
- Ez zenituen oporrak nahi, Stilton?
- Sagu ongi heziak ez du puzkerrik botatzen
- Nork bahitu du Makaltxo?
- Arratoi kirasdunaren kasu bitxia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lottman, Herbert R.. (2008-02-09). «Milan, Italy's Trade Capital» Publishers Weekly.