Gerra-joko

Wikipedia, Entziklopedia askea
H. G. Wells idazlea ezagutzen dugun gerra-jokorik zaharrenetariko bat jokatuz: berak asmatu zuen Little Wars.

Gerra-jokoa (ingelesez: wargame; alemanez: Kriegspiel) edozein eskalatako (liskarra, taktikoa, operazionala, estrategikoa edo globala) borroka armatua birsortzen duen jokoa da, edozein ingurune historiko, hipotetiko edo fantastikotan erabilitako teknologiaren, estrategiaren eta antolaketa militarraren nolabaiteko simulazioa inplementatzen duten arauekin.

Gerra-jokoek ez dakarte inoiz jokalarien artean indarkeria fisikorik erabiltzea. Aitzitik, borroka edo ekintza belikoaren simulazioak dira, mahai-joko gisa (adibidez, taula baten gainean fitxak erabiliz) edo benetako birsortze gisa (adibidez, birsortze historikoaren praktikaren bidez). Nolanahi ere, gehienetan, borrokaldiak, batailak edo borrokak simulatzen dituzten mahai-jokoetarako gerra-jokoez hitz egiten da, lehorrekoak, itsasontzikoak, airekoak, itsaspekoak edo espazialak izan. Xakea eta go jokoa gerra-jokoen aitzindari sinpleak dira, baina taktikan eta estrategian oinarritzen dira.

Gerrako bideo-joko bat gerra-joko tradizional baten elementu berberak partekatzen dituen bideo-joko bat da. Gaur egun, herrialde askotako armadek, hala nola Estatu Batuetakoek, bideo-jokoak erabiltzen dituzte beren soldaduentzako entrenamendu-simulazio birtualak sortzeko eta estrategiak edo gerra-planak egiteko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]