Gerra hibrido
Gerra hibridoa bitarteko erregular eta irregularrak konbinatuta erabiltzen diren gerra-mota da. Indar militar konbentzionalez gainera, eraso informatikoak, presio ekonomikoa, informazioaren manipulazioa, operazio bereziak edo energia-horniduraren kudeaketa interesatua erabil daitezke, besteak beste.[1] Gerra mota berri bat da, "gerra asimetrikoa gainditutzat ematen duena (armada konbentzionala indar matxinatuaren aurka)".[2] Estrategia horren abantaila nagusia erasotzaileak erasoa leporatzea saihets dezakeela da (ukazio onargarriaren antzeko ideia da, nolabait).
Gatazka hibridoek ahaleginak eskatzen dituzte hainbat mailatan, egoera funtzionala ezegonkortzeko eta gizartea polarizatzeko. Gerra konbentzionalean ez bezala, gerra hibridoaren "grabitate-zentroa" biztanleriaren sektore jakin bat da. Etsaia estrategia politiko nabarmenenei eta erabakiak hartzeko arduradun nagusiei eragiten saiatzen da, presioaren erabilera eragiketa subertsiboekin konbinatuz. Erasotzaileak, askotan, ezkutuko jarduerak egiten ditu erantzukizuna edo balizko errepresaliak bere gain ez hartzeko".[3]
Duela gutxi sortutako kontzeptua da (2014), eta definizio ez zehatza du. Egilearen arabera, hainbat ñabardura ezartzen dira kontzeptu horretan; adibidez, baliabide konbentzionalak eta irregularrak aldi berean erabiltzen diren ala ez ezartzean. Gerra hibridoa gerra mota berri gisa kontzeptuak ez du Estatu Batuen Defentsa Doktrinan lekua hartzea lortu, baizik eta terminoa gatazka irregularraren konplexutasuna zehaztasunik gabe aipatzeko erabiltzen da.[4]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Kontsulterm] [2015]
- ↑ Esteban Villarejo, La nueva guerra híbrida, en ABC, 29 de octubre de 2014. Cita como fuente un informe del IEEE y varios autores.
- ↑ Guerra híbrida: ¿una oportunidad para la colaboración OTAN-UE?, en Revista de la OTAN, 2014.
- ↑ Fabián Sánchez García. El conflicto híbrido ¿Una nueva forma de guerra?. Incluido en "El enfoque multidisciplinar en los conflictos híbridos". Editado por Ministerio de Defensa, Instituto Español de Estudios Estratégicos. Mayo 2012